Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume batek sexu-erasoa salatu du Bilbon

Emakumea Zornotzakoa da, eta salaketa aurkeztu du Bilboko Udaltzaingoan. Gizonezko bat atxilotu dute erasoa egotzita.

Bilboko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du larunbat honetan Bilbon, emakume bati egindako sexu-erasoa egotzita. Biktima Zornotzan bizi da, eta Zornotzako Udalak horren berri izan duenean, erasoa gaitzetsi eta elkarretaratzea deitu du udalerriko Herriko Plazan.

Larunbat goizaldean jazo omen da sexu-erasoa, Bilbon, eta biktimak salaketa jarri du Bilboko Udaltzaingoan. Ordu batzuk geroago, Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du, erasoa leporatuta, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Elkarretaratzea deitzeaz gain, Zornotzako Udalak adierazpen instituzionala adostu du "auzokide batek goizalde honetan pairatutako sexu-erasoa gaitzesteko". "Biktimari eta familiari laguntzeko" prest azaldu da Udala, eta "emakumeen bizitzaren, askatasunaren eta duintasunaren aurkako indarkeria mota guztiekin amaitzeko" konpromisoa berretsi du.

"Gertaera mespretxagarria da, ezin da berriro gertatu ez Zornotzan ez beste inon. Gizarte bezala, ezin dugu onartu, emakume izateagatik, horien aurkako erasorik. Zentzu horretan, herritarrei deia egiten diegu sexu-erasoetan konplize ez izateko, egoera horien aurrean tolerantziarik ez izateko, alegia", gaineratu du Zornotzako Udalak adostutako adierazpenean.

-----------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X