Ehunka herritarrek ONCEren lasterketan parte hartu dute Bilbon
ONCEren XVI. Kaskabilo Lasterketan parte hartu dute ehunka lagunek larunbat goiz honetan Bilbon, "gizarte barneratzaile baten alde". ONCEren afiliatu anitzek nahiz pertsona itsuen larruan jarri diren herritarrek kilometro bateko ibilaldia egin dute.
Javier Dominguez Euskadiko ONCEko presidenteak azaldu duenez, "adin eta baldintza fisiko desberdinetako lagunek parte hartu dute, korrika egiten edo ibiltzen, itsuka eta bikoteka, lekuko edo kordel baten bidez lotuta, horietako batek begiak estalita daramatzala. Gainera, pertsona itsuentzako entzute-seinalea den kaskabiloa eraman dute parte-hartzaileek".
Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Udaleko ordezkaritza zabalarekin batera, bertan izan da, eta "ONCErekin lanean jarraitzeko konpromisoa" berretsi du.
Lasterketaren ostean, Urrezko Kaskabiloa eman dio alkateak Estudios Durero SL enpresari, Didu metodologiaren garapenari esker, irudi digital bat ikutu daitekeen irudi bihurtu dutelako.