25A
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2.000 lore lila landatu dituzte Bilbon, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean

Ohar baten bidez Bilboko Udalak jakinarazi duenez, lore-landaketa horrek publikoki agerian utzi nahi du erakundeek "konpromiso aktiboa" dutela indarkeria matxistaren aurka.

Bilboko Udalak 'puntu lila'rekin jantzi ditu udal eraikinak, eta lila koloreko 2.000 lore landatu ditu, igande honetan ospatzen den Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira.

Ohar baten bidez Bilboko Udalak jakinarazi duenez, lore-landaketa horrek publikoki agerian utzi nahi du erakundeek "konpromiso aktiboa" dutela, "emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun ezan oinarritutako indarkeria matxistaren aurka".

00:00ak pasata, Udaletxeko lorezainek 2.000 lore lila landatu dituzte hiriko 12 parterretan, bi metro eta erdiko diametroa duten zirkuluetan atonduta.

Gainera, indarkeria matxista errefusatzeko sinboloa den 'puntu lila' ere jarri dute hainbat Bilboko eraikin ofizialetan, hala nola, eraikin instituzionaletan, udal-barrutietako zentroetan, ikastetxetan, osasun-zentroetan, liburutegietan, polikiroldegietan, elkarteetan eta unibertsitatean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X