Genero indakeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume batek salatu du bost gizonek sexu-erasoa egin ziotela Barañainen

Salatzaileak Guardia Zibilari jakinarazi dionez, ukituak egiteaz gainera, arma zuri batekin mehatxuak egin zizkioten bost erasotzaileek.

Emakume gazte batek Barañainen jasandako sexu-erasoa salatu du. Salaketaren arabera, arma zuri batekin mehatxu egiteaz gain, ukituak egin zizkion bost gizon gaztek osatutako talde batek.

Horregatik, Nafarroako Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, jazotakoa argitze aldera, ustez askatasunaren eta sexu intimitatearen aurkako delituak egon zirelako.

Biktimak salatutakoaren arabera, bost gizon gaztek parte hartu zuten erasoan, eta ukituak ez ezik, mehatxuak ere egin zizkioten, horietako batek arma zuri bat eskuan zuela, noticiasdenavarra.com webgunean zabaldu dutenez.

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X