Portugalete, Getxo eta Sestaon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizon atxilotu eta beste bat inputatu dituzte Bizkaian genero indarkeria egotzita

Lehenengo atxiloketa Portugaleten izan da, larunbateko 17:00ak jota. Gero, igandeko lehen orduetan, Ertzaintzak 56 urteko gizon bat atxilotu du Sestaon.
Sestao (Bizkaia). Artxiboko irudia: EiTB
Sestao (Bizkaia). Artxiboko irudia: EiTB

Azken orduetan Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu, eta beste baten inguruan ikerbidea hasi, genero-indarkeriarekin lotutako delituengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Jazoerak Portugaleten, Getxon eta Sestaon gertatu dira.

Lehenengo atxiloketa Portugaleten izan da, larunbat honetako 17:00ak pasata. Muskizeko Ertzain-etxean emakume bat azaldu da, salatuz ostiralean bere bikotekideak eraso egin ziola. Hori dela eta, 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Portugaleteko alde zaharreko etxebizitza batean. Emakumea, berriz, ospitalera eraman dute, lepoan zituen zauriengatik artatu dezaten.

Getxo

Larunbatean ere, 22:00etan, Getxo Ertzain-etxeko agenteek ikerbidea hasi dute 37 urteko gizon baten inguruan, genero-indarkeriarekin lotutako delitu batengatik, bere bikotekideari eraso egin diolakoan. Biktimak salatu duenez, erasoa Areetako auzoan jazo zen joan den abenduaren 31an. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Sestao

Azkenik, igande honetako lehen orduetan Ertzaintzak 56 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Gizonak aurrekari penal ugari ditu.

Emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, erasoa gauerdi aldera jazo da haien etxebizitzan. Gizonak irainak esan dizkio, eta hura kolpatu du. Emakumeak etxetik ihes egin du, baina gizona bere atzetik joan da, eta kolpatzen jarraitu du. Ertzaintzako patruila batek erasoaren berri jaso du, emakumea artatu eta Gurutzetako Ospitalera eraman du.

Gainera, erasotzailea atxilotu egin du. Aurretik, beste 15 aldiz atxilotu egin zuten gizona, horietako batzuk genero-indarkeriarekin lotutakoak eta, behin izapideak amaituta, epailearen esku utziko dute.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X