Gertakaria Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ama-alabak botikekin intoxikatu ziren, ikerketaren arabera

Ertzaintzak jazoerekin zerikusia duen ohar idatzi bat topatu du. Emakumea ospitalean dago, baina arriskutik kanpo.
Etxeko atean jarritako polizia zigilua.
Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da. Argazkia: Iker Salgado

Asteazkenean Bilboko etxebizitza batean hilda topatutako 9 urteko neskatoa eta ama substantziaren batekin intoxikatu ziren, Ertzaintzak egindako ikerketaren datuen arabera. Substantziok botikak izan litezke, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Haurraren 19 urteko ahizpak topatu zituen ama-alabak asteazken gauean, 22:00ak aldera, Atxuriko auzoko euren etxean. Osasun langileak etxebizitzara bertaratu zirenerako adingabea hilda zegoen. Amak bihotza geldituta zuen, baina larrialdi zerbitzuek suspertu ostean, Basurtuko ospitalera eraman zuten.

ETBk jakin ahal izan duenez, azken orduetan emakumearen osasunak hobera egin du, komatik atera da eta arriskutik kanpo dago, baina zainketa intentsiboetako unitatean (ZIU) jarraitzen du.

Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, "krimen" bat izan da. "Hipotesi guztiak" zabalik badaude ere, Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da haurraren heriotza. Autopsiaren emaitzek zehaztuko dute botikekin intoxikatuta hil ote zen neskatoa.

Etxebizitzan, gertatutakoarekin zerikusia duen ohar idatzi bat topatu du Ertzaintzak.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X