EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebeteko kartzela-zigorra iruindar bati, haur pornografia partekatzeagatik

Iruñeko Zigor Arloko Lehen Epaitegiak bertan behera utzi du 34 urteko gizonaren kondena, baldin eta bi urtean deliturik egiten ez badu. Akusatuak akordioa lortu du fiskalarekin.

Urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote Iruñeko bizilagun bati, haur pornografia (biktimak 16 urtetik beherakoak dira) berehalako mezularitza aplikazio baten bitartez partekatzeagatik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar bidez jakinarazi duenez.

Epaian irakur daitekeenez, Iruñeko Zigor Arloko Lehen Epaitegiak kondena eten dio 34 urteko gizonari, baldin eta bi urtean haur pornografiarekin lotutako deliturik (edukitzea eta zabalkundea) egiten ez badu. Fiskalak akordioa lortu du defentsaren abokatuarekin.

2017ko otsaila eta uztaila bitartean, erruztatuak KIK Messenger aplikazioa erabili zuen materiala partekatzeko. 2018ko maiatzaren 21ko ebazpen judizialaren baitan, iruindarraren etxebizitza miatu zuten eta USB memoria batean haur pornografiako milaka artxibo multimedia aurkitu zituzten. Epaiaren arabera, horietako asko "bereziki gogorrak" omen ziren adingabeen adina aintzat hartuta.

Sententziak jasotzen duenez, disko gogor batean eta bere eskuko telefonoan ere materiala gordetzen zuen.

Ebazpen judizialaren arabera, akusatuak nortasun nahasmendua eta sexu bulkada gehiegizkoa ez ezik, hainbat droga kontsumitzen ditu. Gaineratu duenez, bere gaitasun intelektuala bere horretan mantentzen badu ere, bere jokabide sexuala kontrolatzeko zailtasun handiak ditu.

Espetxe-zigorraz gain, bi urteko zaintzapeko askatasuna ezarri diote eta tratamendu psikiatriko bat jarraitu beharko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X