BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ama baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute Barakaldon

41 urteko emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bi seme ditu bere kargu. Bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean bizi dira, alokairu sozialean.
Berri-Otxoak plataformaren elkarretaratzea Barakaldon. ETBren bideo batetik ateratako irudia

41 urteko emakume baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute astearte honetan Barakaldon, Berri-Otxoak gizarte bazterketaren aurkako eta gizarte eskubideen aldeko plataformak iragarri duenez. Alokairu soziala ezin ordainduta gaur kaleratu behar zituzten, baina epaitegi batek prozedura gelditzeko agindua eman du.

Gaur gaurkoz ez dakite etxegabetzea noiz arte gelditzea lortu duten. Dena dela, Berri-Otxoak plataformatik adierazi dutenez, orain denbora gehiago izango dute familia horri beste etxebizitza bat lortzeko.

Emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bere bi semerekin bizi da bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean, alokairu sozialean.

Familiak ez du inolako laguntza sozialik ezta diru-laguntzarik ere jasotzen.

Berri-Otxoak plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Barakaldoko Zoriontasun kaleko 5. zenbakiaren atarian. Hain zuzen ere, bertan zirela baieztatu dute etxegabetze prozesua atzeratzea lortu dutela.

__________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X