GENERO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

DNA azterketarekin zenbat eta nortzuk egin duten bortxaketa jakingo da

Iragarkia
18:00 - 20:00
DNA azterketarekin zenbat eta nortzuk egin duten bortxaketa jakingo da
Biktimaren gorputzean eta erasoaren lekuan jasotako laginak aztertuta bortxaketa nork egin zuten jakin daiteke, baldintza batzuk betetzen badira. Ez da lan erraza izango 6 gizonezko izan badira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X