Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek konorterik gabe utzi du emakume bat Gasteizen, ukituak egin eta jo ostean

Gizonak ipurdia ukitu dio, eta emakumea haserretu zaionean, atxilotuak ukabilkada bat eman dio eta konorterik gabe utzi du.

28 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emakume bat ukabilkada batez konorterik gabe uzteagatik eta horren aurretik ukituak egiteagatik.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 5:20 aldera izan da erasoa, Foruen plazan, hiriko jaiak amaitu eta ordu batzuetara.

Plaza horretan neska-mutil koadrila bat zegoen, eta atxilotua gerturatu eta nesketako bati ipurdia ukitu dio.

Emakumeak aurre egin dio berehala, eta orduan, gizonak ukabilkada bat eman dio aurpegian eta konorterik gabe utzi du.

Neskaren lagunek erasotzailea harrapatu eta Ertzaintzari deitu diote. Hala, sexu-eraso delitu batengatik eraman dute atxilotuta.

Neska, berriz, Txagorritxu ospitalera eraman dute, eta bere onera etorri da.

Udalak emakumearen esku jarri ditu behar dituen baliabide guztiak, osasun laguntza, psikologikoa, juridikoa, babesa, etab.

Ohar batean, Udalak "erabateko gaitzespena eta errefusa" agertu du erasoaren aurrean, eta babesa eta gertutasuna adierazi die biktimari eta bere senideei.

 

-------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X