Txantrea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

90 urteko emakume bat hil da Iruñean, lapurreta baten ondorioz erorikoa izan eta gero

Asteartean gertatu zen lapurreta Lakuntza kalean. Emakumea etxera bidean zihoan, ustez gizonezko batek jarraitu eta poltsatik tira egin zionean.
18:00 - 20:00
90 urteko emakume bat hil da Txantrean, lapurreta baten ondorioz

Iruñeko Txantrea auzoan, 90 urteko emakume bat hil da, lapurreta baten ondorioz erorikoa izan eta gero. Udaltzaingoa lapurraren bila dabil gertatutakoa argitzeko, Euskadi Irratiak aurreratu duenez.

Asteartean gertatu zen lapurreta Lakuntza kalean. 90 urteko emakumea etxera bidean zihoan, ustez gizonezko batek jarraitu eta poltsatik tira egin zionean. Ondorioz emakumea erori eta larri zauritu zen. Larritasuna ikusita, Nafarroako Ospitalera eraman zuten. Bi egunen geroago bertan zendu da.

Txantrean, saminez hartu dute gertaturikoa eta azken aldian auzoan "segurtasun eza" dagoela salatu dute bizilagunek. Adineko pertsona ugari bizi dira bertan, horietako asko bakarrik. Txantreako bizilagunek uste dute, Nafarroako Gobernuak esku hartu beharko lukeela adineko pertsona horien zaintzan.

Emakumearen alabek salaketa jarri dute; bitartean, Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X