Bigarren saria, 10.989, Estatuko zortzi probintziatan egokitu da
10.989 zenbakiari egokitu zaio 2019ko Gabonetako Loteriaren Ezohiko Zozketaren bigarren saria. Serie bakoitzak 1.250.000 euroko saria jaso du; hortaz, dezimo bat duenak 125.000 euro lortuko ditu.
Madril, Badajoz, Bartzelona, Caceres, Lleida, Lugo, Malaga eta Pontevedran utzi du dirua.
Batez ere, Madrileko (Felix Boix, 4) 31. saltokiak banatu du; izan ere, 102 serie saldu ditu; Fuentes del Maestren (Badajoz) 30 serie saldu dira eta San Lorenzo del Escorialen (Madril) beste horrenbeste. Gainera, Madrileko Doña Manolita administrazio ospetsuak bigarren sari honetako bi serie banatu ditu, baita sari potoloko serie bakarra ere.
Zenbakia 11:31 aldera kantatu dute seigarren taulako lehen burdin harian. Nerea Pareja Martinezek eta Luis Alcides Paniaguak abestu dituzte zenbakia eta saria, eta Judith Garcia Benitezek eta Carlos Luis Rondalek bolak atera dituzte.
Guztira, 2.380 milioi euro banatu dituzte saritan. Sari nagusia lortu dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko. Bigarren sariak, berriz, 125.000 euro banatu ditu dezimoko, eta hirugarrenak 50.000 euro dezimoko. Bi laugarren sari egon dira jokoan (20.000 euro dezimo bakoitzeko) eta bosgarren sariak zortzi izan dira (6.000 euro dezimoko). Bestalde, 1.794 zenbakik dezimoko 100 euroko saria jaso dute.
Eguberrietako Loteriaren berrikuntzetako bat da aurten igo egin dela lortutako sariengatik zergak ordaintzetik salbuetsitako kopurua, 10.000 eurotik 20.000 eurora arte, hain zuzen ere. Horrek mesede egingo die kopuru hori baino gutxiago irabazten dutenei. Kopuru horretatik aurrera, % 20ko atxikipena aplikatzen da.
Espainiako Ogasun Ministerioak 175 milioi euro bilduko ditu aurten sariei esker, iaz baino 13,6 milioi gutxiago, salbuetsitako gutxienekoa 20.000 eurora igo delako. Horrela, diru-kutxa publikoentzako "gabonsaria" % 7,2 txikiagoa izango da.
Gabonetako Loteriaren zozketaren salmentak 156.236.560 eurokoak izan dira Euskadin, iaz baino % 3,12 gehiago. Batez beste, euskal herritar bakoitzak 71,05 euro jokatu ditu loterian, Estatuko batez bestekoaren gainetik (62,20 euro). Espainian, Gabonetako zozketarako salmentak 2.900 milioi eurotik gorakoak izan dira, hau da, 2018koak baino % 3,09 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.
Basurtuko Ospitaleko Psikiatria pabiloian 31,9 gradu arteko tenperaturak daudela salatu dute
Basurtuko Ospitaleko Escuza pabilioiak (psikiatria-eremua hartzen duena) ez du klimatizaziorik hotzean, eta 31,9 gradura arteko tenperaturak izan ditu eraikin barruan. Lan Ikuskaritzaren ustez, eraikinaren egituran arazoak daude, eta baldintza termiko egokiak bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari.
Arabatik Urbasara lekualdatu dute Rapunzel filmaren filmaketa
Disneyren Enredados filmaren zuzeneko bertsioaren filmaketa Gaubean amaitu dute, eta orain Nafarroako mendilerroan ari dira lanean; hainbat bidezidor eta aparkaleku itxita egongo dira abuztuaren amaierara arte.
"Lan emankorra" egin ahal izan dute gauean Rigloseko sutean, Huescan, euriari esker
Ahalegin gehienak Jacatik gertu dagoen Oroel mendian zentratuko dira berriro ere ondorengo orduetan. Tenperaturak igo egingo dira eta haizeak egoera zaildu dezakeela uste da.
Irrikitaldia kalejira antzeztuak amaiera bikaina eman dio Donostiako Aste Nagusiari
Donostiako alkate aldaketa edo La Oreja de Van Goghen itzulera. Horiexek, besteak beste, Irrikitaldiak utzi dizkigun irudiak. Parodiaz jositako desfilearekin amaiera eman diete Piratek Aste Nagusiari. Urtean zehar hirian gertatu diren kontuak antzezten dituzte kritikaz eta umorez.