Espetxean sartu dute Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik atxilotu zuten gizona
Abenduaren 24an Bilboko erdigunean dagoen bitxi-denda bat lapurtzen saiatu zen 61 urteko gizona espetxeratzeko agindua eman du Bilboko guardiako epaileak. Une horretan, dendan zegoen jabeetako bati zinta itsaskorrez lotu zizkion eskuak, eta burdinezko barra batekin jo zuen. Saltzailea ospitalera eraman behar izan zuten, aurpegian eta buruan zauri odoltsuak zituelako.
Gaizkileak polizia-aurrekariak ditu hainbat lapurretagatik. Ertzaintzak tokian bertan atxilotu zuen lapurra, eta epailearen aurrera eraman zuen atzo gauean. Guardiako epaileak asteazken honetan bidali du espetxera.
Gertakaria Kontxa Jenerala kaleko lehenengo zenbakiko bitxi-denda batean jazo zen 10:20 inguruan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ertzainek lapurretaren ustezko egilea denda barruan zegoela atxilotu zuten.
Saltzailearen lagun batek azaldu zuen lapurretaren unean sailtzailea bakarrik zegoela dendan. Sailtzailea negozioaren jabea ere baden anaiarekin egon ohi den arren, hainbat opari eta bilgarri egiteko bera bakarrik aurreratu zen. "Lapurrak kutxa gotorra irekitzea nahi zuen. Berak ez zuen ireki, eta horrek ondorio larriak izan ditu", azaldu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Basaurin, Donostiarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Ezbeharra trafiko-arazoak sortu ditu AP-8ko hainbat puntutan, bereziki Malmasingo tuneletan.
Albiste izango dira: Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa, Zubietako espetxearen gaineko eskumena aldatzea eta Ekain Ricori elkarrizketa Radio Euskadin
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaur goizean hasiko da Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Hilaren 15era arte dago programatuta, eta herri epaimahaia osatuko duten herritarrak aukeratuta hasiko da. Akusazioek 45 urteko kartzela zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena.
Gorpu bat agertu da Zaratamoko Arkotxa auzoan, errepide ondoan
Igande arratsaldean aurkitu dute gorpua, abandonatutako hainbat industria-pabiloiren ondoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Israelek "nazioarteko zuzenbidea urratu" duela salatu dute Iruñean
Elkarretaratzean, atxilotutako bi ekintzaileak askatzeko eta ontziei Gazara iristen eta laguntza humanitarioa ematen uzteko eskatu dute, besteak beste.
Putzu handiak egin dira Jundizko industrialdean euriteen ondorioz eta urak trenbidea zein errepideak hartu ditu
Iluntzean Gasteizen bota duen erauntsiak putzu ikaragarriak sortu ditu Jundizko industrialdean. Irun eta Madril lotzen dituen trenbideko zati bat urak hartu du. Industrialdeko errepideak ere hartu ditu urak, eta ibilgailuak kontu handiz igaro behar izan dute bertatik.
1.500 emakumek erasoak jasan dituzte Euskadin martxora arte, % 69,4k bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindakoak
Delitu motaren arabera sailkatuta, ugaritu egin da familia barruko indarkeria —ez ditu bikotekideak edo bikotekide ohiak kontuan hartzen—. Guztira, 298 biktima izan dira martxora arte, hau da, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago, Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) bildutako datuen arabera.
Astelehenean epaituko dute Baionako bestetan Eric Courdyren hilketagatik auzipetutako Jerome Verin boxeolari ohia
2024ko uztailaren 11n, Baionako bestetan, Eric Courdyri eraso egin zion Jerome Verin boxeolari ohiak, eztabaida baten ostean, autobus geraleku batean. Sei egun koman eman ondoren hil zen Courdy.
Foruzaingoak aisiarako bederatzi lokal erregistratu ditu Iruñerriko bost udalerritan
Operazioan, 20 akta ireki dituzte, drogak konfiskatzeagatik, eta hiru pertsona salatu dituzte, erresistentzia eta desobedientzia egotzita, eta beste bi, debekatutako armak eramateagatik.
Muskizen piztutako sutearen ondorioz 40 familia urik eta gasik gabe daude
Udalak behin-behineko komun batzuk jarri dizkie kalean, eta kiroldegira joan behar dute garbitasunetarako. Oinarrizko zerbitzu horiek lehenbailehen berreskuratzeko, buru-belarri ari dira lanean. Sua garajean hasi zen, eta Ertzaintzak gertatukoa ikertzen jarraitzen du.