Euskotren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskotrenek bere daturik onena lortu du 2019an: 41,1 milioi bidaiari

Trena da gehien hazi den garraiobidea, 24 milioi bidaiari izan baititu; metroaren hirugarren lineak % 5,90 bidaiari gehiago izan ditu.
Gasteizko tranbiak 2018ko marka hautsi du, 8.338.025 erabiltzaileekin.
Gasteizko tranbiak 2018ko marka hautsi du, 8.338.025 erabiltzaileekin. Argazkia: EiTB.

Euskotrenek inoizko daturik onenarekin itxi du 2019a, orotara 41.167.036 bidaiari eraman baititu trenez, metroz, tranbiaz, funikularrez eta autobusez, euskal operadoreak jakinarazi duenez.

Trena da gehien hazi den garraiobidea, erabiltzaile guztien % 58 (23.856.799) eraman baititu, aurreko urtean baino % 6,11 gehiago. Gipuzkoan, topoaren datuak dira gehien hazi direnak, % 7,02 hazi baita erabiltzaileen kopurua Amara eta Hendaia artean eta % 11,85, berriz, Lasarte eta Amara artean.

Guztira, 13.064.792 bidaiari izan dira Gipuzkoan, 2018an baino % 6,48 gehiago.

Bizkaian, Bilbo eta Zornotza arteko tarteak izan du gorakadarik handiena: % 9,74. Bizkaian, 10.792.007 bidaiari eraman ditu, aurreko urtean baino % 5,66 gehiago. Datu horietan, 3. linearen datuak sartzen dira (% 5,90 hazi ziren iaz).

Gasteizko tranbiak 2018ko marka hautsi du berriro, 8.338.025 erabiltzailerekin.

Bestalde, Bilboko tranbiak emaitza positiboak izan ditu, aurreko urtean baino % 2,23 bidaiari gehiago izan baititu: 3.059.513.

Azkenik, Euskotrenek kudeatzen dituen Gipuzkoako autobusek % 3,11ko hazkundea izan dute, eta ia 6 milioi bidaiari izan ditu: 5.912.699, hain zuzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X