Osasunako jokalarien artean ez zen partidak erosteaz hitz egin, Puñalen hitzetan
Patxi Puñal Osasunako jokalari ohiak Osasuna auziko epaiketan nabarmendu duenez, jokalarien artean ez zen, "inondik inora", partidak erosteaz hitz egin, eta horren inguruan ez zuen "inolako zurrumurrurik" entzun.
Puñalek lekuko gisa deklaratu du gaur, instrukzio fasean ikerketapean egon bazen ere. Fiskalak egindako galderei erantzunez, adierazi du ez dakiela zuzendaritzak iruzurra egiteko "akordiorik egin ote zuen", eta argitu du berak ez duela "inoiz" talde aurkarien presidenterekin hitz egin.
Susmopean dauden partiden inguruan ere itaundu dio fiskalak. Horren harira, Puñalek esan du 2013-2014 denboraldiko Espanyolen kontrako berdinketan ez zela amarrurik izan eta Betis-Valladolid norgehiagokaren kontura "diru-saririk izan ote zen" ez dakiela. Sadarren Betisen aurka jokatu zuten denboraldiko azken partidari buruz, adierazi du ez dakiela talde andaluziarrari 250.000 euro eman ote zizkioten irabazten uzteagatik. "Asko koskatu zitzaigun, hortxe-hortxe ibili ginen. Nerbio askoko uneak dira", azaldu du.
Denboraldi berean Osasunako jokalariek jasotako sariei buruz, argitu du bi zatitan kobratu zutela: lehenengo, 100.000 euro eta gero, beste 130.000 euro. "Dirutza mailari eustearen baldintzapean eman ziguten. Bigarren Mailara jaitsi ginenez, dirua likidaziotik kendu ziguten".
Puñalen arabera, dirutza esku-dirutan jaso zuten, baina ez daki "klubaren fiskalitatean jaso ote ziren". "Profesionaletan jokatu dudan urte guztietan modu askotara kobratu dut, batzuetan esku-dirutan, beste batzuetan txeke bitartez...", nabarmendu du.
Iruñeko justizia jauregira sartu baino lehen kazetariei esan dienez, auzia "lehenbailehen amaitzea" nahi du. "Zerbait txarto egin duenak ordain dezala", erantsi du. Ahozko saioan atera diren kontuek harritu ote duten galdetuta, "bai, batzuek dezente", erantzun du.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuen grebaren inguruko tentsioak gora egin du, eta protestak deituta daude Bilbon eta Donostian
Mobilizazioak egingo dituzte gaur arratsaldean. Greban dauden medikuek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak presioak egin ditu aparteko orduak egiten jarrai dezaten, eta Ministerioari leporatu diote "ardura inoren gain uztea".
Espainiak antibiotiko kaxa handiak kendu eta txikiagoak merkaturatuko ditu erabilera desegokiak saihesteko
Osasun publikoko arrazoiengatik hartutako erabakia da, gaixoek etxean soberan dituzten botikak erabiltzeko "tentaziorik" izan ez dezaten.
Guardia Zibilak ziberiruzurren aurkako operatiboa zabaldu du Gasteizen
Goizeko lehen orduan hasi da operatiboa, Lakua auzoan, eta oraingoz ez dute atxiloketei ezta miaketei buruzko xehetasunik eman.
Udako eguzki-eklipsea prestatzeko entsegu egunak: Eguzkia abuztuaren 12ko posizioan izango da iluntzean
Gaur-biharretan, Eguzkiak abuztuaren 12a izango duen posizio bera izango du, 20:27 inguruan. Hori dela eta, fenomenoa ikusteko tokirik onena zein den egiaztatu ahal izango da.
Irungo taxilariek salatu dute eraso "basati bat" izan dela, eta indarkeria areagotu egin dela ohartarazi dute
Pikoketa kalean lanean ari zela, taxilari bati hainbat lagunek eraso egin zioten, eta masailezurra hautsi eta begi batean isuri bat eragin zioten.
Europako tenperaturak batezbestekoak baino beroagoak izan ziren 2025ean, eta aurrekaririk gabeko bero boladak eta suteak izan ziren
Copernicus zerbitzuak eta Munduko Meteorologia Erakundeak elkarlanean egindako "Europako Klimaren Egoera 2025ean" txostenaren arabera, glaziarrek izotz masa galdu zuten, inoiz baino hektarea gehiago erre ziren eta itsasoetako gainazaleko tenperatura inoizko beroena izan zen.
Euskadik gazteen indarra berreskuratu du: 25 urtean izandako daturik altuena
Euskal Autonomia Erkidegoan 10 eta 19 urte bitarteko 220.000 gazte daude, 1999tik izandako kopururik altuena. Nafarroan, ez zegoen horrenbeste nerabe 90eko hamarkadaren hasieratik. Hego Euskal Herrian, guztira, 300.000 bat nerabe daude.
Biarritzen izan da Chanelen azken desfilea, Nicole Kidman, Marion Cotillard eta zinema eta moda munduko izar handiekin
Modako enpresak Ipar Euskal Herriarekin duen lotura indartu du saltokia inauguratuta, eta sasoi arteko bildumaren aurkezpenarekin.
Zer gertatuko da alokairuekin dekretuaren indarraldia amaitu ondoren?
Hiru agertoki nagusi ireki dira. Lehenengoak luzapena eskatu eta dagoeneko onartuta dutenei eragingo die: luzapen horiek baliozkoak izaten jarraituko al dute? Bigarrenak luzapena eskatu duten baina oraindik erantzunik jaso ez duten maizterrak izango ditu ardatz: babestuta daude ala hutsune legal batean geratu dira? Eta hirugarrena, eskatu gabekoak: aurrerago egin ahalko dute?
CIAFek egiaztatu du Adamuzeko trenetan ez zegoela anomaliarik, eta berretsi du istripua erreia hautsita zegoelako gertatu zela
Iñaki Barron CIAFen presidenteak astelehen honetan Senatuan esan zuenez, dituzten azterketa-elementuekin ezin da esan Adamuzko istripua ekidin zitekeenik, eta azpiegituraren akats bat egon ote zen aztertzen jarraitzen dute, erreian edo bidearen soldaduran. CIAFek adierazi du ondorioak "behin-behinekoak" direla, batzordearen ikerketak berak eta Guardia Zibilak egindakoak "aurkikuntza berriak" ekar baititzakete.