Dagoeneko koronabirusak hamar pertsona kutsatu ditu Euskal Herrian
Euskal Autonomia Erkidegoan beste lau positibo baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan. Horrela, koronabirusak bederatzi pertsona kutsatu ditu EAEn jadanik, eta bakarra Nafarroan.
Osasun Sailak ohar baten bidez azaldu duenez, lau kasu berrietatik, hiru aurreko positiboekin harremanetan egon dira Araban eta laugarrena, Gipuzkoan, osasun profesional bat da, eta ez du inolako loturarik edo arrisku aurrekaririk.
Horrela, EAEn baieztatutako bederatzi kasuetatik lau osasun profesionalak dira, hiru Araban eta bat Gipuzkoan.
Diagnostikatutako bederatzi pertsonak egoeran onean daude, eta jarraipena etxean egiten ari zaizkie.
Osasun Publikoko epidemiologia taldeak eta Osakidetza baieztatutako kasuen loturak eta harremanak aztertzen ari dira, balizko kasuetan arrisku irizpideak zehazteko.
Osasun Sailak, Osakidetzak eta EHUk medikuntza eta erizaintza ikasleen praktikak bertan behera uztea erabaki dute OSI Araban eta OSI Donostian, prebentzio neurri bezala. Gainerako, ikastaroak ere bertan behera utzi dituzte zentro horietan.
Bestalde, Nafarroako Ospitaleko Zaintza Berezien Unitatean larri jarraitzen du 39 urteko emakume batek. Belgikatik itzuli berritan gaizki sentitzen hasi zen eta hasiera batean bestelako gaitz bat zuelakoan ospitaleratu bazuten ere, atzo positibo eman zuen koronabirusean.
Foru Gobernuak zabaldutako informazioaren arabera, pneumonia oso bortitz bat garatu du eta bere bizitza arriskuan egon daiteke.
Nafarroako pazientearen bilakaera, "erabakigarria" datozen 48 orduetan
39 urteko emakumearen positiboa baieztatu du Majadahondako Mikrobiologia Zentro Nazionalak. Nafarroako ospitalearen ZIUn jarraitzen du larri, eta datozen 48 orduetan "bilakaera erabakigarria" izango da.
Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, Nafarroako Osasun Publiko Institutuko eta Osasunbideako Lan Arriskuen Prebentziorako teknikariek martxan jarritako azterketak oraingoz beste positibo bat antzematera eraman du, nahiz eta Madrilen baieztatzeke egon.
Araban bizi den gizon bat da. Nafarroako pazientearekin harremana du, eta Belgikara bidaia egin zuen, iturri berdinen arabera. Azterketak birusa zabaltzea eragozteko xedea du, baita balizko kasuak antzematea ere.
Gizona etxean dago sintoma arinekin, Osakidetzak zehaztu duenez.
Emakumeak positibo eman zuen Nafarroako ospitalean egindako probetan. Iragan ostiralean larrialdi zerbitzura jo zuen sintomatologia nabariarekin.
Pneumonia baten sintoma argiak zituen, eta koronabirusaren susmopean aurreikusitako protokoloak aplikatu zizkioten ospitalean.
Emakumea Iruñean bizi da, eta Belgikatik itzuli berri zen, teorian arriskurik gabeko zonalde batetik. Larrialdietan isolatu zuten, eta ondoren ZIUn.
Lurralde arteko Kontseiluak bideokonferentzia bidez bilera egin du igande honetan, Estatuak eta erkidegoek jarraibideak eguneratzeko. Prozesuak aurrera jarraituko du aste honetan.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak lankidetza areagotzeko asmoa du aste honetan, "lehentasuna" da.
Eragileekin, sindikatuekin, alderdi politikoekin, profesionalekin eta komunikabideekin bilduko da eraginkortasuna lantzeko.
Protokoloak, martxan
Bai Jaurlaritza bai Nafarroako Gobernua ere koronabirusaren aurkako protokoloa aplikatzen ari dira eta Espainiako Osasun Ministerioarekin koordinazioan ari dira.
Gomendio nagusia ondorengoa da: etxean geratu behar dira arnas infekzioaren sintomak (eztula edo eztarriko mina, esaterako) dituzten pertsonak eta orain dela gutxi arrisku eremu batera bidaiatu dutenak, eta Osakidetzako Osasun Kontseiluaren telefonora deitu (900 20 30 50) behar dute.
Hauek dira arrisku eremutzat hartzen diren herrialdeak: Txina, Hego Korea, Japonia, Singapur, Iran edo Italia (Lombardia, Veneto, Emilia-Romaña eta Piamonte eskualdeak).
Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dutenez, neurri sinple batzuk hartzea lagungarria izan daiteke koronabirusari aurre egiteko: eskuak urez eta xaboiz garbitzea, eztul edo doministiku egitean ahoa eta sudurra eskuarekin ondo estaltzea, botatzeko zapiak erabiltzea eta mukiak kendu eta bezain laster zakarrontzira botatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.