Etxean bakartzeko neurriak
Mikel Sanchezek bakartuta dauden pertsonek hartu beharreko neurriei buruzko jarraibideak eman ditu, bai koronabirusaren kasu positibo bat direlako, bai koronabirusaren kasu positibo batekin harreman estuan egon direlako. Osasun Sailak modu bisualean argitaratu ditu gomendio horiek.
COVID-19 duten pertsonentzat, hauek dira gomendioak:
-Ahal den guztietan, erabilera esklusiboko logela eta bainugela izatea.
-Gelak aireztatuta egon behar du, atea itxita duela.
-Komunikatzeko telefono operatibo bat.
-Gelatik irten behar badu, pertsonak maskara kirurgikoa eraman behar du, eta segurtasun-distantzia mantendu. Baina, irtetea saihestu behar da betiere.
-Bakartze-egoeran dagoen bitartean, saihestu egin behar du adineko pertsonekin, gaixotasun kronikoak dituztenekin edo haurdunekin bizitzea.
-Logelan zabor-ontzi estalkidun bat jarri, edo itxitura hermetikoko poltsa bat.
-Erne egon edozein gaixotasun-sintoma dela eta.
Etxean bizi diren gainerako pertsonentzat, kontu handiz ibili eta neurri hauek hartu behar dituzte:
-Isolamenduan dagoen pertsonarekin aurrez aurre ez harremanetan jartzea.
-Egunean bitan tenperatura hartzea.
-Pertsona bakar batek eman behar dio arreta pazienteari.
-Eskuak beti garbitzea bakartutako pertsona edo haren tresnak ukitu ondoren.
-Sarritan garbitzea ukitzen diren eremuak: txorrotak, etengailuak, ateen heldulekuak...

Garbitzeko:
-Lixiba erabili (1 zopa-koilarakada litro ur bakoitzeko).
-Bakartuta dagoen pertsonak erabilitako arropa eta izarak poltsa itxi batean sartu behar dira, garbigailura eramateko.
-Sukaldeko platerak, edalontziak eta tresnak tenperatura altuetan garbitu behar dira, ahal dela ontzi-garbigailuetan.
-Eta gogoratu eskuak behar bezala garbitzeaz: 40-60 s urarekin eta xaboiarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
PISAko emaitza txarren gakoak sakon eta denboraz aztertu behar direla diote adituek
Ostiral honetan EAEko 900 ikastetxetako ordezkariekin bildu aurretik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua aditu talde batekin bildu da gaur arratsaldean, hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko. Horietako batek, Junkal Gutierrezek, azaldu du ez dagoela faktore bakar bat PISA txostenak erakutsitako emaitza txarrak azaltzen dituena, eta askotarikoak izan daitezkeela.
CAFen Beasaingo plantako komun batean kamera bat aurkitu dute eta langile batek bere burua erruduntzat jo du
Enpresa Batzordeak gertatutakoa salatu du eta "elkartasun osoa" adierazi die "eraso hau jasan ahal izan duten pertsona guztiei". Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
'Euskara Bonuaren' estreinaldiarekin hasi da euskaltegietako matrikulazioa
Ekimen horri esker, euskara lau urtez ikas daiteke 120 euroko ordainketa bakarra eginda, eta herritar gero eta gehiago hizkuntzaren "erabiltzaile independente" izatea du helburu.
Hezkuntza Saila arratsaldean bilduko da ebaluaziorako aditu taldearekin PISA txostenaren emaitzak aztertzeko
Begoña Pedrosa sailburuak gidatuko du gaurko bilera, eta hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko balioko du, besteak beste. Hausnarketa horiek guztiak bihar BECen bilduko diren 900 ikastetxeetako ordezkariei helaraziko dizkiete, elkarrekin aurrera pausoak emateko.
Salbuespenezko egoera deklaratu du berriro Bizkaiak, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak hartzeko
Neurri horri esker, aldi baterako egoitza-baliabideak gaitu ahal izango dira, lurraldera iristen diren adingabeen arreta bermatzeko eta lehendik tenkatuta dagoen sarea arintzeko.
Ertzaintzak 6 pertsona atxilotu ditu Beasainen droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta
Senpere auzoko eraikin bat hustu dute, eta atxilotuez gain, 12 pertsona etxetik aterarazi dituzte. Agenteek kokaina, speeda eta saltzeko prest zegoen haxixa atzeman dituzte, besteak beste, baita garaje eta trastelekuetan lapurtutako hainbat objektu ere.
Chivitek iragarri du Ceutara iritsitako bost neska hartuko dituela Nafarroak
Nafarroako presidenteak azaldu duenez, bere Gobernuaren "politika ulertzeko" modua Ceutara iritsitako pertsona horiei "babesa" ematea da.
Albiste izango dira: Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna, Yoyesen hilketaren 40. urteurrena eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Adimen artifizialak hurrengo hamarkadan hilko gaitu?
Anthropiceko ikertzaile batek dimisioa eman du eta adimen artifizialak gizadia akabatu dezakeela ohartarazi du; enpresako beste arduradun batek, berriz, % 10 baino gehiagoan kokatu du hori gertatzeko probabilitatea.
Hainbat kilometroko auto-ilarak AP-8an Irunera bidean, Malmasingo tunela baino lehen izandako istripu baten ondorioz
Bi ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tunelaren aurretik, AP-8ko 114. kilometroan, Irungo noranzkoan, eta hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira. Erreietako bat itxita izan da.