42 pertsona hil dira koronabirusarekin EAEn eta 15 Nafarroan azken 24 orduetan
Azken 24 orduetan 214 positibo berri izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 12.569 pertsona kutsatu dira guztira. Horietatik 999 ospitaleratuta daude
Lurraldeka: Araban, 3.231 kutsatu daude, eta horietatik 166 ospitaleratuta daude. Bizkaian, 7.010 dira kutsatutako pertsonak, horietatik 612 ospitaleratuta daude, eta Gipuzkoan, 2.328; horietatik 221, ospitaleratuta.
EAE Espainiar Estatuko bosgarren erkidegoa da kutsatu kopuruari dagokionez.
Gainera, 42 pertsona hil dira azken orduetan EAEn, eta guztira 1.062 dira hildakoak.
Alde positiboa, kutsatuen, ospitaleratuen eta ZIUn daudenen kopuruak behera egin duela.
Bestalde, kutsatuen ehunekoak behera egiten jarraitzen du egunetik egunera. Atzo guztira 3.481 test egin ziren, orain arte egindako test kopururik handiena, eta horietatik %5ek bakarrik eman zuten positibo. Guztira 54.776 proba egin dira.
Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta atzo 6.972 ziren.
15 hildako eta 77 kasu berri izan dira Nafarroan
77 positibo berri atzeman dituzte azken orduotan Nafarroan COVID-19ren ondorioz (% 1,7 gehiago). Epidemia hasi zenetik, Foru Erkidegoan 4.656 pertsona kutsatu dira.
15 pertsona hil dira, gainera, eta guztira, 369 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik Nafarroan.
Horietatik 276 ospitaleetan hil dira, egoitzetatik joandakoak barne, eta 93 ospitaleetatik kanpo.
Ospitaleratutako pertsonen kopuruak behera egiten jarraitzen du. Apirilaren 3an 711 paziente zituzten ospitaleetan, adibidez, eta gaur egun 422 (atzo baino 15 gutxiago).
Epidemia hasi zenetik, 1.145 pertsonak jaso dute ospitaleko alta, eta 992k, berriz, alta epidemiologikoa.
Kasu aktiboen ia% 90 beren etxeetan ari dira gaixotasuna modu arinean gainditzen.
Nafarroako Osasun Sistemako profesionalei dagokienez, bai publikoan bai pribatuan ari direnak kontuan izanda, % 4,5 dira kutsatuak; hau da, 683 pertsona 15.000 pertsonako kolektibo batean.
410 heriotza Espainian
Koronabirusaren pandemiak 410 heriotza eragin ditu azken 24 orduetan Espainiako Estatuan, eta, beraz, 20.453 (% 2 gehiago) hil dira krisia hasi zenetik.
4.218 kutsatu berri daude, gainera, eta guztira 195.944 dira kutsatuak (% 2,2 gehiago), Espainiako Osasun Ministerioak emandako azken datuen arabera.
Guztira, 77.357 pertsona sendatu dira (% 3,6 gehiago), eta 2.695 gaixo osatu dira, autonomia-erkidegoek emandako datuen arabera. Gainera, 2.526 pertsona daude antigorputz positiboekin eta sintomarik gabe (% 11,5 gehiago).
Osasun Sailak ohartarazi duenez, joan den ostiralean kasu gehiago jakinarazteko metodo berri bat martxan jarri ostean, desfaseak sor daitezke kutsatu, hil eta sendatutakoen artean, autonomia erkidegoek une berean datuak biltzeko dituzten arazoak direla eta.
Erkidegoen arabera, Madrilek jarraitzen du pandemiaren zifren buruan: 54.884 kutsatu eta 7.239 hildako dituzte. Bigarren lekuan jarraitzen du Kataluniak, 40.600 kasu eta 3.933 hildako zenbatu baitituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte dira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen denetik, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.