Pentsiodunek eskatu dute ez dadila adin "murrizketarik" egon kalera ateratzeko
Pentsiodunen elkarteek eskatu dute koronabirusagatik ezarri den konfinamendua "kentzen edo arintzen" denean "ez dadila murrizketarik egon adinaren arabera", pentsatzen baitute "zilegitasunik gabeko neurria" eta "giza eskubideen" aurkakoa izango litzatekeela.
Horixe adierazi dute gaur kaleratu duten agiri batean Nagusiak, AJPD eta Bizkaiko Pentsiodunen elkarteek, COESPE Estatuko Pentsiodunen Koordinakundean biltzen direnek.
"Deseskalatzea iristen denean adinekoen zirkulazio librea galarazteko aukera aztertzen" ari direla gogorarazi dute, eta hori neurri "arbitrarioa eta hertsatzailea" izango litzatekeela.
"Espero dezagun osasun eta politika agintariek ez dutela Buenos Airesen bidea jarraituko, 70 urtetik gorakoei kalera ateratzea debekatzen baitiete han; eta Frantzian 'ile urdinen iraultza'k 65 urtetik gorakoen aurkako neurria bertan behera uztera behartu du", azaldu dute.
Pentsiodunek aitortu dute "egoera larriena adinekoen erresidentzietan" dagoela, "osasun, politika eta zuzenbide agintariek argitu, zuzendu eta, beharrezkoa izanez gero, zigortu" beharko dutela, baina ez dute uste hori "herritarren sektore zabal baten eskubideak urratzeko aitzakia" izan daitekeenik.
"Debekua ezartzen bada, ulertu egingo genuke jendeak neurria urratzea zilegi jotzen ez dutelako", azaldu dute.
Bizkaiko pentsiodunek iragarri dute gaur eguerdian zapiak eta kartelak jartzen jarraituko dutela etxeko balkoi eta leihoetan, duela bi urte hasi zuren protesta ekitaldien baitan.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak