Kanpo-auditoria batek Zaldibarko zabortegiaren ingurumen-baimena aztertuko du
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kanpo-auditoria bat eskatu du, Zaldibarko zabortegia kudeatzeaz arduratu den Verter Recycling enpresari emandako ingurumen-baimen integratuan (IBI) ezarritako baldintzak zenbateraino bete eta kontrolatu diren zehazteko helburuarekin. Bertan, otsailaren 6an luizia gertatu zenetik, desagertuta dauden bi langileen bila jarraitzen dute.
Kanpo-auditoriak bi helburu nagusi ditu. Lehendabizi, Verter Recycling enpresaren instalazioari bere garaian emandako ingurumen-baimen integratuaren baldintzak nahikoa zorrotzak ziren aztertzea, eta bai aplikatzekoa zen legeriari bai Zaldibarkoaren ezaugarriak zituen hondakin ez-arriskutsuen zabortegi baten operazio-baldintzei behar bezala erantzuten zieten zehaztu nahi da. Bestetik, Ingurumen Sailburuordetzako Ikuskaritza Zerbitzuak denboran zehar enpresaren jarduera behar bezala gainbegiratu ote duen ikusi nahi da, zabortegiaren operatiboa eta IBIa betetzen zirela egiaztatuta.
Verter Recycling enpresak 2007ko urtarrilean eskuratu zuen Zaldibarko industria-jatorriko hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zabaltzeko ingurumen-baimen integratua. Alabaina, 2011ko martxoaren 24ra arte zabortegiari ez zioten hondakinak jasotzen hasteko baimenik eman, IBIaren aldaketa bat onartu ondoren.
Verter-ek IBIa betetzen eta kontrolatzen ote zuen jakiteko kanpo-auditoria honetaz gain, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak luizia gertatu izanaren arrazoiei buruzko peritu-txosten bat eskatu du.
Kanpo-auditoria egiteko Ricardo Energy & Environment enpresa kontratatu du Ingurumen Sailak. Besteak beste, energiaren, ingurumenaren eta teknologiaren esparruetan ibilbe handia duen enpresa da. Ingurumen-aholkularitzan burutu duen lana zortzi arlo nagusitara bideratu da: hondakinen kudeaketa eta baliabideen errendimendua, energia, ingurumena (inpaktuaren ebaluazioa, ekologia, nekazaritza eta arrisku kimikoa barne hartuz), negozio iraunkorrak, klima-aldaketa, airearen kalitatea, uraren kudeaketa eta garraio iraunkorra.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.