Tabernetan, jatetxeetan eta txokoetan edukiera-mugarik ez egotea proposatu du EAEk
Eusko Jaurlaritzak bere proposamena bidali zion astelehenean Espainiako Osasun Ministerioari, EAE osoak deskonfinamenduaren 3 fasera aurrera egin dezan 'Bizi Berri' planaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren ustez, "Euskadik baldintza guztiak betetzen ditu, bai asistentziaren aldetik, bai epidemiologiaren aldetik", eta, horregatik, fasez pasatzea eskatu du, "Euskadiko errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin".
Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta Gallartako Meatzaldea Ekoetxean egin den Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak azaldu duenez, "Eusko Jaurlaritza alde biko lanean ari da 2 fasetik 3 faserako bilakaeran".
Espainiako Estatuak lurralde guztietarako ezarriko dituen behin betiko baldintzak oraindik ezagutzen ez diren arren, Eusko Jaurlaritzak, sail bakoitzak egindako plangintza xehatuaren arabera, proposamen hau helarazi dio Espainiako Gobernuari:
1. Mugikortasuna eta ordu-tarteak
- Mugikortasun mugagabea EAEko lurralde historikoen artean.
- Autonomia erkidego ezberdinetako lurralde eta probintzia mugakideen arteko mugikortasuna, baldin eta fase berean badaude. Dena den, Espainiako Gobernuak erabaki du herritarrak ezingo direla beste erkidego batera joan, 3 fasean.
- Jarduera fisikoa garatzeko adinekoentzako eta ahulentzako lehentasunezko tarteari eustea.
- Mugikortasuna euroeskualdean (Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa).
2. Garraioa
% 100eko maiztasunak eta edukierak garraio publikoaren modalitate guztietan, nahitaezko maskararen erabilerarekin eta ausazko tenperatura kontrolak geltoki itxietan.
3. Ostalaritza, Turismoa, elkarteak eta merkataritza
- Saltoki, denda eta merkataritza-guneetako edukiera % 60ra handitzea, eremu komunak eta jolas-espazioak barne.
- Tabernak, jatetxeak eta elkarte gastronomikoak: edukiera-mugarik gabe, 2 metroko distantziarekin barruko eta terrazetako mahaien artean.
- Barrako zerbitzua baimentzen da, gutxienez 2 metroko tartea utzita bezeroen edo bezero-taldeen artean.
- Hotel eta ostatu turistikoak: % 50eko edukiera eremu komunetan
- Natura turismoa eta mendi-ibiliak, gehienez 30 pertsonako taldeentzat.
4. Kultura-jarduerak, kirola eta aisialdia
- Liburutegiak: % 50eko edukiera, maileguak egiteko eta irakurtzeko.
- Zinema, antzoki, hitzaldi-areto eta entzunaretoak: % 50eko edukiera, eserlekuak aurretik hartuta.
- Hitzaldiak eta jardunaldiak leku itxietan: % 50eko edukiera, gehienez 80 pertsona.
- Gune irekietako ekitaldiak eta ikuskizunak: % 50eko edukiera, gehienez ere 1.000 lagun, eserita eta 2 metroko distantziarekin.
- Goi-mailako arrauna eta pilota: entrenamenduen hasiera.
5. Udalekuak
Haur eta gazteei zuzendutako eguneko aisialdiko jarduerak: % 50eko edukiera eta gehienez 80 lagun barneko espazioetan eta % 50eko edukiera eta gehienez 200 pertsona espazio irekietan (monitoreak barne).
Jarduerak gehienez 12 pertsonako taldeetan antolatuko dira, begiraleak barne.
Zure interesekoa izan daiteke
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
90 urteko pertsona bat hil da Bizkaiko egoitza batean, bero-kolpe batek jota
Guztira, 44 pertsona artatu ditu Osakidetzak astearte honetan (atzo halako bi), EAEn izandako tenperatura altuen ondorioz.
Dibortzioaren legeak 45 urte bete ditu
Lau hamarkada baino gehiago igaro diren arren, oraindik asko dago egiteko dibortzio-prozesuak erabat bidezkoak izateko. EAEn, 2015eko Familia Harremanen Legeari esker zama ekonomikoa arindu da zaintza partekatuarekin. Baina, Juntas y Revueltas elkartearen arabera, "ez dago jarraipen eta kontrol nabarmenik".
Baso-suteei aurre egiteko larrialdi-faseko 1. egoera ezarri du Segurtasun Sailak
Eusko Jaurlaritzak arreta handiz jokatzeko eta suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko eskatu die herritarrei, batez ere landa-eremuetan, basoetan edo landaredi lehorretik gertu.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.