Herritarrak ezingo dira beste erkidego batera joan, baina bai beste probintzia batera
Autonomia-erkidegoek probintzien arteko mugikortasuna zehaztu ahal izango dute deseskalatzearen 3 fasean, baina erkidegoen arteko lekualdaketa ez da gertatuko "normaltasun berria" lortu arte, Salvador Illa Osasun ministroaren arabera.
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak datorren astelehenean, ekainaren 8an, 3 fasera igarotzea eskatu dio Osasun Ministerioari, eta une horretatik aurrera lurralde historikoen arteko eta mugakide diren erkidegoen arteko mugikortasuna ahalbidetzea proposatu du.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Illak zehaztu du erkidegoek "gobernantza osoa" izango dutela 3 fasean, eta, beraz, erkidegoko lurralde-unitateen arteko mugikortasuna ahalbidetzen duten ala ez erabaki ahal izango dute.
Hala ere, erkidegoek beraiek proposatu eta erabakiko dute "normaltasun berria" deiturikoaren aurrerapena, "une horretan eman baitaiteke mugikortasuna" erkidegoen artean.
"Autonomia-erkidegoetako presidenteei dagokie normaltasun berrira igarotzea", azpimarratu du.
Era berean, higienerako eta babeserako gomendioak "zorrotz" jarraitzea ezinbestekoa dela azpimarratu du, eta normaltasun berria lortzen denean maskara erabiltzeko betebeharrak indarrean jarraituko duela aurreratu du, kutsatzeak saihesteko bi metroko segurtasun tartea mantentzea ezinbestekoa izango den bezala.
Osasun ministroak aurreratu duenez, Gobernua "tresna juridiko egokiena" bilatzen ari da normaltasun berrian "behar den guztia" mantentzeko, kutsatzeak saiheste aldera.
Gainera, zehaztu duenez, deseskalatzea ez da orain arte azkartu, izan ere, 14 eguneko epeei eutsi diete eta epidemiaren bilakaera ebaluatu dute fase aldaketak egin ahal izateko.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Zure interesekoa izan daiteke
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadik eta Gaztela-Mantxak abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer rol betetzen zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auzian epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean betetzen zituzten rolak.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.
Auzitegi Gorenak 24 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jose Luis Abalosi eta 19koa Koldo Garciari, ustelkeriagatik
Auzitegi Gorenak aho batez eman du epaia, eta Victor de Aldama enpresaburuari ere eragin dio, lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri baitiote.
Botere Judizialaren Kontseiluak atea zabaldu du Peinado epaileari espedientea irekitzeko, Poliziari egindako aipamenengatik
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak trafiko azterketen eta nekazaritza aseguruen transferentzia sinatuko dute astelehen honetan
Azterketen eta aztertzaileen antolaketa, zirkulazio-baimenak ematea eta ibilgailuen matrikulazioa eskualdatuko dira, baita bide-azterketa eta berreziketarako zentroen kudeaketa ere. Nekazaritzako aseguruei dagokienez, ENESAren funtzioak bere gain hartuko lituzte Jaurlaritzak.
Peinadori espedientea irekitzea aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Poliziari buruz esandakoagatik
Begoña Gomez auzipetzeko kaleratutako autoan epaileak esan du Poliziak ihes egiteko laguntza eman liezaiokeela Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari.
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. Defentsaren abokatuak helegitea jarriko du.