Autonomia-erkidego gehienak 3 fasera pasatuko dira; Madril eta Bartzelona, 2 fasera
Espainiako Gobernuak autonomia-erkidegoetako Gobernuen proposamenak aintzat hartu ditu, deseskalatze-planeko egoerari dagokionez, eta onartu du hilaren 8an, astelehenarekin, 13 autonomia-erkidego pasatzea 3 fasera, hau da, hori eskatu duten guztiak pasatzea. Halaber, kasu guztietan erkidegoek hala eskatuta, Madril, Bartzelonako metropoli-barrutia eta Gaztela eta Leon 2 fasera igaroko dira, eta Valentziak, Toledok, Albacetek eta Ciudad Realek (azken hiru horiek, Gaztela-Mantxan) 2 fasean jarraituko dute.
Hala iragarri du Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak, ostiral honetako Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Hala, Espainiako Estatuko gehiengoa, datorren astetik aurrera, Pedro Sanchezen Gobernuak ezarritako azken fasean izango da; beraz, martxoaren 14an hasitako konfinamenduaren aurreko jarduera berreskuratzeko atarian izango da.
Autonomia-erkidego gehienek eskatuta zuten hurrengo fase batera pasatzea, eta batzuen eskaria, aldiz, zeuden fasean geratzea zen. Azken hori eskatu zuen Valentziak; Salvador Illaren hitzetan, proposamen hori "zentzuduna" zen. Egoera berria, lurralde guztietan, bi astez izango da indarrean; hau da, ekainaren 22ra arte.
Beraz, Espainiako Estatuko % 52 izango da konfinamendua malgutzeko 3 fasean, hau da, 25 milioi herritar. Hain zuzen ere, Euskadiz eta Nafarroaz gain, hauek sartuko dira azken fase horretan: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Kantabria, Extremadura, Galizia, Errioxa, Murtzia, Kanariak, eta Melilla hiria.
Gaztela-Mantxan, Guadalajara eta Cuenca ere 3 fasean sartuko dira, bertako Gobernuak hala proposatuta. Katalunian, Goi Pirinioia eta Aran (Lleida), Terres de l’Ebre eta Camp de Tarragona igaroko dira 3 fasera.
Herritarren % 48, 2 fasean
Astelehenetik aurrera 2 fasean jarraituko dutenek edo fase horretara igaroko direnek ere eskatuta zuen hori bera, alegia, 2 fasera igaro edo 2 fasean geratzea. Egoera horretan izango dira Bartzelona hiria eta bere iparraldeko eta hegoaldeko metropoli-barrutiak, Gironako eta Erdialdeko Kataluniako osasun-eskualdeak, eta Penedes eta Garraf laguntza-kudeaketa barrutiak (horiek guztiak, Katalunian), Valentzia, Madril, Gaztela eta Leon, eta Ceuta. Guztira, Espainiako Estatuko herritarren % 48.
Illak gogora ekarri duenez, 3 fasean autonomia-erkidegoetako presidenteek hartuko dituzte deseskalatzearen gaineko erabakiak, euren erkidegoetan; esate baterako, probintzien edo barneko osasun-unitateen arteko mugikortasuna baimenduko duten ala ez.
3 fasean dauden autonomia-erkidegoetako presidenteek, halaber, erabaki beharko dute alarma-egoeratik ekainaren 21a baino lehen irtengo diren ala ez. Egun horretan amaituko da alarma-egoerako azken luzapena.
Soilik deseskalatze-plana amaituta, hau da, alarma-egoerako neurriak bertan behera utzita, herritarrek aukera izango dute beste autonomia-erkidego batera joateko, baldin eta beste erkidego hori ere ‘normaltasun berria’ izenekoan badago; hau da, alarma-egoeratik irten den beste erkidego batera joan ahalko dira, Espainiako Osasun ministroak azaldu duenez.
Asteartean, Espainiako Gobernuak, Ministroen Kontseiluan, lege-dekretua onartuko du; horren bidez, araututa geratuko da alarma-egoera amaitu eta segituan hastekoa den epea, birusaren aurkako terapia edo txertoa aurkitu arte.
Illaren asmoa da dekretuaren zirriborroa autonomia-erkidegoetako Osasun kontseilariekin partekatzea, ostiral arratsaldean, bilera batean; topaketan, kontseilarien proposamenak hartuko ditu, Espainiako Gobernuaren proposamena aberastea helburu. Hori dela eta, ez du neurririk aurreratu, bilera-aurkezpen hori egin aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.