Hasi da 3 fasea: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean mugitzea baimenduta dago jada
Hego Euskal Herria deseskalatze prozesuaren 3 fasera igaro da jada, eta, astelehen honetatik aurrera, autonomia erkidegoek "erabateko gobernantza" berreskuratu dute. Halaber, probintzien arteko mugikortasunari buruzko neurriak hartzea eta "normaltasunera" noiz itzuli erabakitzea erkidegoen esku geratu da.
Testuinguru horretan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean zirkulazio askea baimendu du Eusko Jaurlaritzak, baina oraindik ez dago baimenduta EAErekin mugan dauden autonomia erkidegoekiko joan-etorriak.
Horrela, Iñigo Urkullu lehendakariak Kantabria, Nafarroa eta Errioxako presidenteekin akordioak lortzeko asmoa du, ekainaren 15ean normaltasun berriari ekin ahal izateko.
Espainiako Gobernuak, ordea, oraindik ez du baimendu fase berean dauden autonomia erkidego mugakideen arteko zirkulazioa, eta ekainaren 22ra arte itxaroteko eskatu du, alegia, gaur egun indarrean dagoen alarma-egoera bertan behera geratu arte.
Urkulluk horren harian azpimarratu duenez, "herritar, familia eta negozio asko eskatzen ari dira urrats hori aurreratzea", izan ere, "une erabakigarri honetan, merkataritza, turismoa, logistika eta esportazioak suspertzen lagunduko du".
Erkidegoen arteko mugikortasunari dagokionez, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du lehendakariarekin eta Errioxako zein Aragoiko gobernuekin hitz egingo duela, aukera hori martxan jartzea denen artean adosteko. Ekainaren 15eko astean izan daitekeela gaineratu du, betiere epidemiaren bilakaeraren arabera.
Halaber, Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea ere mugakide diren autonomia erkidegoen arteko zirkulazioa ahalbidetzearen alde dago. Ildo horretatik, ekainaren 15etik aurrera, Kantabriaren eta Euskadiren arteko joan-etorriak baimenduta egongo direla ziurtzat jo du Revillak. Hala, herritarrentzat "albiste ona" izango dela esan du, eta asteartean baimenduko da, bere ustez, bi autonomia erkidegoek Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioari eskaera egindakoan.
Kantabriak eta Euskadik duela egun batzuk egindako eskaera da, eta, Revillak azpimarratu duenez, "oso garrantzitsua da eskualdeko turismoarentzat; izan ere, ez da gauza bera mugikortasuna 21ean eta 15ean baimentzea, astebeteko alde hori herritarrak hartzeko prestatzen joateko aukera ematen duelako".
Eusko Jaurlaritza pozik agertu da
Eusko Jaurlaritzak pozik hartu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa 3 fasera pasatzeko eskaria onartu izana, eta orain epidemia "zaintzeko eta kontrolatzeko garaia" dela esan du.
Osasun Sailak ohar batean adierazi duenez, "aurrerapauso hau azken hilabeteetan osasun sektoreko eta funtsezko jardueretako milaka profesionalek egindako lanaren ondorioa da".
COVID-19aren bilakaera positiboa dela azpimarratu du, kutsatze kopuruak behera egin duelako eta, ondorioz, ospitaleetan presioa baretu delako. "Pandemiaren unerik zailenean ospitaleetan erantzuteko gai izan gara sare lanari esker", erantsi du.
Egoera hobera egiten ari bada ere, orain arteko lana ez ahazteko eta prebentzio neurriak zorrotz betetzen jarraitzeko deia egin die Osasun Sailak herritarrei. Ildo horretan, pertsonen arteko bi metroko distantzia errespetatzea, maskara erabiltzea eta eskuak sarritan garbitzea ezinbestekoa dela gogoratu du.
Nafarroako Gobernuak zuhurtzia eskatu du, aurrera egin arren
Chivitek ere pozik hartu du 3 fasera igarotzeko egin zuen eskaera onartu izana, baina zuhurtziaz eta arduraz jokatzen segitzea ezinbestekotzat jo du, "prozesu honetan atzera ez egiteko". Aurreko fasean bezala, oraingoan ere araudi orokorrak baino murrizketa gehiago ezarriko dituzte Nafarroan.
Chivitek esan du agertokia "positiboa" dela, baina uda gainean dugula eta hori mugarri bat izango dela iritzi dio, "jarduera sozialak areagotu egiten direlako eta aurtengo uda konfinamendu gogor baten eta egoera pertsonal konplikatuen ostean iritsi delako".
Hori dela eta, udalerrietako festak eta, nola ez, sanferminak izan ditu hizpide Chivitek. Nafarroako Gobernuak udalerrien eta kontzejuen federazioarekin aurtengo festak bertan behera uztea hitzartu zuela ekarri du gogora, eta familia, lagun edo kuadrillen arteko topaketak saihesteko deia egin die herritarrei.
"Jaietako programa ofizialik ez egotearen helburua mota guztietako jaiak saihestea da, jende pilaketarik egon ez dadin. Ez dugu esaten aisialdiari uko egin behar zaionik. Baina badaude elkartzeko eta gozatzeko beste modu asko. Arduraz jokatzea eta pertsonen arteko distantzia eta higiene neurriak betetzea soilik eskatzen dugu", azaldu du.
Testuinguru horretan, Iruñeko Udalarekin sanferminei buruz hitz egingo duela iragarri du, jaiak bertan behera utzi bazituzten ere, jende pilaketak eta balizko kutsatzeak ez izateko. "Sanfermin onenak 2021ekoak izango dira", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.