Zer egin daiteke EAEn 3 fasean?
Koronabirusak eragindako konfinamenduaren deseskalatzearen 3 fasea nolakoa izango den Euskadin azaldu du asteburuan Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretarako sailburuak, eta horretarako, gaitzaren bilakaeraren berri emateko Nekane Murga Osasun sailburuak eman ohi duen eguneroko prentsaurrekoa baliatu du.
Hauek dira 3 faseko baldintzak:
1. Mugikortasuna eta ordu-tarteak
- Mugikortasuna mugagabea izango da EAEko lurralde historikoen artean eta pertsonak inolako mugarik gabe mugitu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan zehar
(Eusko Jaurlaritzak ondoko lurraldeetara igarotzeko baimena eskatu dio astean zehar Espainiako Gobernuari, baina gaur gaurkoz ez dago horrelakorik).
- Jarduera fisikoa garatzeko adinekoentzako eta ahulentzako lehentasunezko tarteari eustea (10:00-12:00 eta 19:00-20:00).
2. Garraioak
- Maiztasunak eta edukierak % 100ean berreskuratu ahal izango dira bidaiarien lurreko garraioetarako (trenbidea eta errepidea), baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egiten badira osorik. Ibilbide osoan maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, eta pertsonen artean segurtasun-distantzia mantentzen saiatu beharko da.
3. Familia eta gizarte-bilerak
- Gehienez ere 20 laguneko familia- eta gizarte-bilerak egin ahal izango dira etxebizitza eta lokal pribatuetan edo erabilera publikoko espazio irekietan, osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz.
4. Kontziliazioa eta aisialdiko jarduerak
- Haurtzaindegiak eta haur-eskolak ireki daitezke zero eta hiru urte bitarteko haurrentzat, edukiera ohiko gehieneko edukieraren edo ratioaren % 60ra mugatuta. Dena dela, zentro gehienak hilaren 22an irekiko dituzte.
- Haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko jarduerak berriro hasi ahal izango dira, erakunde eskudunek ezartzen dituzten arauekin bat etorriz, edukiera-muga hauekin:
. Aire zabalean egiten direnean, jardueraren ohiko gehieneko edukieraren% 60ra mugatuko da parte-hartzaileen kopurua, eta gehienez 200 parte-hartzaile izango dira, monitoreak barne.
. Gune itxietan egiten direnean, jardueraren ohiko gehieneko edukieraren% 60ra mugatuko da parte-hartzaileen kopurua, eta gehienez 80 parte-hartzaile izango dira, monitoreak barne.
. Bi kasuetan, jarduerak egiten diren bitartean, parte-hartzaileak gehienez ere 15 taldetan antolatu beharko dira, monitoreak barne.
5. Hezkuntza
- Ibaiondo adingabeen barneratze-zentroan eta Ospitaleko, Etxeko eta Hezkuntza Terapeutikoko hezkuntza-arretarako lurralde-zentroetan hezkuntza-jarduerari eta aurrez aurreko prestakuntzari berrekitea xedatzen da.
- Hezkuntzaren eta unibertsitate-prestakuntzaren arloan, EAEn kokatutako unibertsitateek aurrez aurreko jarduera akademikoak egin ahal izango dituzte, jarduera hori aurrez aurrekoa egitea ezinezkoa denkasuetan. Era berean, etengabeko prestakuntza, titulazio ez-ofizialak eta profesionalentzako jarduerak malgutu eta garatu ahal izango dira.
- Bikaintasuneko ikerketaren esparruan, bai eta ikerketa eta administrazioa laguntzeko gainerako laborategi eta zerbitzuetan ere, jarduera presentzial osoa gaituko da.
- Araututako jarduera guztiak osasun-agintariek adierazitako eta aplikatu beharreko araudiaren araberako osasun-, segurtasun-, babes- eta higiene-neurriak errespetatuta egingo dira, bai erabiltzaileena aldetik baita langileei dagokienez ere.
6. Ostalaritza, Turismoa, Sozietateak eta Merkataritza
- Merkataritza-establezimenduak eta lokalak, minoristak, azoka txikiak, merkataritza-zentro eta merkataritza-parkeak: gehieneko edukiera %60koa izango da, eta halakorik balego, espazio komunetan eta jolas-guneetan ere errespetatu beharko da.
- Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako establezimendu eta zerbitzuak: edukiera-muga kentzen da, baldin eta mahaien edo, mahai-multzoen artean bi metroko distantzia egokia bermatzen bada.
- Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean bi metroko distantzia fisikoarekin.
- Gaueko tabernek eta diskotekek itxita jarraituko dute.
- Hoteletako eta turismo-ostatuetako eremu komunak, %60ko edukiera-mugarekin, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantziari eutsita.
- Turismo aktiboko eta izaera eta jarduera fisikoko jarduerak: jarduera horiek gehienez 30 pertsonarekin egin ahal izango dira, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia errespetatuz.
7. Kultura-jarduerak, aisialdia eta azoka-esparruak
Kultur arloko edukiera, jarraian zerrendatzen diren jardueretarako, honako hau izango da:
- Liburutegiak, museoak, azoka-esparruak, erakusketa-aretoak eta zinemak: %60ko edukiera, gehienez.
-Leku itxietako kultura-jarduerak: baimendutako edukieraren %60koa izango da baimendutako gehieneko edukiera, gehienez ere 80 pertsona, aurrez esleitutako besaulkiarekin.
-Aire zabaleko kultura-jarduerak: baimendutako edukieraren %60ko izango da baimendutako gehieneko edukiera, gehienez ere 1.000 pertsona, eta eserlekua aurrez esleituta egongo da.
8. Kirola
Kirol-arloko edukiera, jarraian zerrendatzen diren jardueretarako, honako hau izango da:
- Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, baimendutako edukieraren % 60koa izango da baimendutako gehieneko edukiera. Aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke, pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatuz.
- Talde-entrenamenduei berrekitea baimentzen da, kirolarien arteko elkarrekintzarekin, arrauneko, banku finkoko eta pilotako kiroletan, diziplina guztietan, ekainaren 20tik aurrera lehiaketen hasiera prestatzeko.
- Gainerako kirol-diziplinetan, taldean praktikatzea eta entrenatzea baimenduta dago, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia betez.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.