Bederatzi kasu atzeman dituzte Euskadin azken orduetan, horietako hiru Ordizian
Koronabirusaren ondorioz, azken 24 orduetan ez da hildakorik izan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE); beraz, 1.619 heriotza izan dira guztira pandemiaren hasieratik. Horrez gain, bederatzi kasu berri baieztatu dira PCR proben bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan emandako datuen arabera (igandeko 24:00ak arte bildutakoak).
Astelehen goizean, gaitza atzemateko 500 detekzio-proba baino gehiago egin dituzte Ordizian, eta beste 75 Beasainen, Osasun Sailak jakitera eman duenez. Osakidetzaren aurreikuspenen arabera, gaur bertan 750 proba baino gehiago egin ahal izango zaizkie aztertutako eremuan ibili diren pertsonei.
Osasun Sailak, eskerrak eman dizkie herritarrei, "herri horretako ostalaritza-gune batean egon litekeen agerraldi baten aurrean neurri berriak hartu behar ote diren jakiteko prebentziozko deialdiari emandako laguntzagatik".
Testuinguru horretan, Osakidetzak hainbat karpa jarri ditu Ordizian, eta lehen ordutik PCR probak egiten ari zaizkie hitzordua eskatu duten pertsonei. Neurri hori martxan egongo da beharrezkotzat jotzen den bitartean. Osasun arloko hamar profesional arduratzen dira laginak hartzeaz eta desinfektatzeaz; horri esker, batez beste bost PCR proba egin daitezke minutuko.
Bestalde, gaurko datuei erreparatuta, EAEn kutsatzeen indizea batetik gorakoa da (1,38). Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du horrek. Atzo, 1,31koa zen indize hori, eta joan den astean, berriz, 0,74koa.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, gaitza atzemateko 1.280 detekzio-proba egin zituzten atzo: 1.231 PCR eta 49 test serologiko.
Azken orduetan, bederatzi kasu atzeman dituzte EAEn PCR proben bidez (13.805 guztira) eta hiru test serologikoen bidez (7.422), Eusko Jaurlaritzaren arabera; beraz, 21.227 kasu baieztatu dira orain arte.
Datuak lurraldez lurralde ikusita, azken orduotan lau kasu baieztatu dituzte Gipuzkoan, pandemia hasi zenetik kasu gutxien atzeman dituen lurraldean (2.336); Araban, beste bi kasu baieztatu dituzte azken orduetan (3.366 guztira); eta Bizkaian gaitza atzemateko egindako detekzio-probetan hiru positibo gehiago atzeman dituzte. Hain zuzen, lurralde horretan detektatu dituzte orain arte positibo gehien PCR proben bidez (7.935 guztira).
Hala, Gipuzkoan baieztatutako kasuei dagokienez, Irunen (hiru) eta Ordizian (hiru) bizi dira azken 24 orduetan PCR bidez egindako probetan positibo eman dutenak. Araban baieztatutako kasuei dagokienez, Gasteizen (bi) atzeman dituzte positibo berriak. Bizkaian, berriz, Basaurin (bat), Getxon (bat) eta Santurtzin (bat) baieztatu dituzte azken kasuak.
Horrez gain, 168 kasu positibo atzeman dituzte orain arte EAEn Euskaditik kanpo bizi diren herritarrei egindako probetan, baina horietako bat ere ez azken egunetan.
Osasun arloko krisi hau hasi zenetik, 304.951 PCR proba eta 132.872 test azkar egin zaizkie Euskadin 254.044 pertsonari (herritar askori behin baino gehiagotan egin diete proba).
PCR proben bitartez, pertsona batek une horretan bertan birusa duen edo gaixo dagoen jakin daiteke. Test azkarrek, berriz, pertsona bat kutsatuta egon den ala ez jakinarazten dute, baina ez dute zehazten gaixotasuna garatu duen, oraindik duen edo dagoeneko sendatuta dagoen; izan ere, test azkarrek pertsona batek garatutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen dituzte, eta, beraz, iraganeko infekzio bat isla dezakete.
Bestalde, Osasun Sailak azaldu duenez, bi pertsonak jaso dute alta ospitalean azken 24 orduetan; guztira 4.344 gaixok jaso dute (% 20,6). Halaber, kasu positibo negatibotuak, hau da, PCR probetan positibo eman ondoren negatibo eman dutenak, zortzi gehiago dira; 13.933 guztira (% 65,6).
Osasun Sailaren esanetan, koronabirusaren eraginez zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) artatu behar izan dituzten pertsonen kopuruari dagokionez, ez dago aldaketarik atzo zabaldutako datuekin alderatuta. Horrela, egun COVID-19ak erasandako sei pertsona daude EAEko zainketa intentsiboetako unitateetan.
Orain arte, guztira 1.619 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz EAEn (gaixotu diren guztien % 7,6), Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez.
Azken orduetan, bi pertsona ospitaleratu dituzte COVID-19agatik, eta, Osasun Sailaren arabera, 176 pertsona daude ospitaleratuta (170 gela arruntetan eta sei ZIUetan).
Nafarroak 3 kutsatze eta ospitaleratzerik ez dagoela baieztatu du
Nafarroan azken orduetan hiru kasu berri izan dira, baina ez da ospitaleratzerik izan, ezta heriotzarik ere, Nafarroako Osasun Sailak jakinarazi duenez.
Datu horiekin, Foru Erkidegoan 21 egunez jarraian ez da heriotzarik izan, eta pandemia hasi zenetik lau hilabete baino gehiago igaro direnean 528 pertsona hil dira.
PCR proben bidez azken egunean zenbatu dituzten positiboen arabera, guztira 5.485 pertsona daude kaltetuta erkidegoan.
Espainiak 12 heriotza jakinarazi ditu 7 egunetan eta 78 kutsatze
Osasun Ministerioak azken 24 orduetan 78 kutsatu direla jakinarazi du astelehen honetan. Guztira, 251.789 pertsona hil dira, eta, gainera, 12 pertsona gehiago hil dira azken 7 egunetan, eta 28.388 dira guztira, joan den ostiralean, datuak eman zituen azken egunean, jakinarazitakoak baino bat gehiago.
Katalunia (18), Madril (16) eta Aragoi (13) dira azken 24 orduetan kasu gehien zenbatu dituzten erkidegoen zerrendaburuak.
Asteburu honetan, eta aurrerantzean ohikoa izango den bezala, Salvador Illak zuzentzen duen Sailak ez du larunbateko eta igandeko daturik eman, baina astelehen honetan 78 positibo berri jakinarazi dituzte azken 24 orduetan, joan den ostiraleko 174ekin alderatuta, hau da, 251.789 pertsona kutsatu dira koronabirus berriarekin.
1.334 pertsonak COVID-19aren sintomak izan dituzte azken bi asteetan, eta horietatik 417 izan dira azken zazpi egunetan.
Gainera, 11.706 pertsona Zainketa Intentsiboetako Unitate batean ospitaleratu dituzte, 10 azken 7 egunetan; eta 125.572 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, 138 azken astean.
*OHARRA*:
Gaurko txostenak aldaketa bat jasotzen du sendatutako pertsonen kopurua jakinarazteko moduan. Batetik, test negatiboa duten pertsonen kopurua bereizten da (PCR bidez positibo eman ondoren, azkenean negatibo eman dute), eta, bestetik, ospitalean alta jaso dutenen kopurua. Osasun Sailak uste du modu hori zehatzagoa dela; izan ere, baliteke, adibidez, ospitalean alta eman zaien pertsonak egotea, eta haien PCRak positibo izaten jarraitzen du, baina ez du ospitaleratuta egon behar.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako txostena hainbat profesionalek egiten dute, eta informazioa lantzeko prozesuaren fase ezberdinetan beharrezko diren analisiez arduratzen da bakoitza. Hala, zabaldutako informazioa etengabe berrikusten da, eta zuzenketa txikiak egiten dira egunero.
Zure interesekoa izan daiteke
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.