Maskara derrigorrezkoa izango da Nafarroan aste honetatik aurrera
Aste honetatik aurrera maskara janztea derrigorrezkoa izango da Nafarroan, Foru Gobernuak gaur arratsaldean iragarri duenez. Azken orduotan atzeman dituzten COVID-19aren agerraldiak eten eta kutsatzeak ekiditea da helburua.
Osasun Departamentuak zabaldutako ohar batean jakitera eman duenez, 34 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan azken 24 orduetan. "Egonkortu egin da Tuterako ezkontzak eragindako fokua baina areagotu egin da Iruñean sanferminetako gosari batekin lotutako agerraldia" eta "gutxienez beste hiru foku" ere atzeman dituzte.
Azken horietako bat Estellerrian izan da, eta kutsatutakoen kontaktuak bilatzen eta PCR testak egiten ari dira jada.
Testuinguru horretan, eta pandemia beste autonomia erkidegoan nola ari den garatzen ikusita, Osasun Departamentua "barne kontsulta tekniko bat amaitzen ari da maskara derrigorrez erabili beharrari buruz", eta aste honetan eskatuko dio Nafarroako Gobernuari neurria indarrean jartzea, "birusaren transmisioa eragozteko", ohar horren arabera.
Prestatzen ari diren proposamen horretan, "espazioak, isunak, epeak eta abar" zehaztuko dituzte.
Gobernuak ohartarazi duenez, kutsatze berriak "topaketa sozial eta familiartean gertatzen ari dira", "asko jaitsi da kutsatuen batez besteko adina" eta ekainaren amaieratik zortzi agerraldi zenbatu dituzte jada.
Dena dela, egoera honek "ez du oraindik ospitaleetako egoeran ezta hildakoen kopuruan joera aldaketarik eragin", Nafarroako Gobernuaren esanetan.
Une honetan, 14 pertsona daude herrialdeko ospitaleetan, horietako bat ZIUn.
Pandemia hasi zenetik, berriz, 528 pertsona hil dira.
Euskal Autonomia Erkidegoan Ordizian bakarrik da derrigorrezkoa maskara
Beste agerraldi bat, Ordiziakoa, izan da EAEn horrelako lehen neurria ekarri duena. Jada 73 kutsatu dituen fokua dela eta, Ordizian maskararen erabilera derrigorrezkoa izatea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak aste honetan.
Oraingoz, neurri hori Goierriko herri horretan bakarrik aplikatzen da. Bertan, beharrezkoa da maskara janztea espazio publiko guztietan, 1,5 metroko tartea gordetzeko modua izan ala ez.
Maskara, derrigorrezkoa da edo izango da Katalunian, Balear Uharteetan, Extremaduran, Aragoin, Andaluzian eta Errioxan
Espainiako Estatuan, ostegunean sartu zen indarrean maskara kalean nahitaez erabili beharra Katalunia osoan. Etxetik irteten direnetik, herritarrek maskara jantzita izan behar dute, eta, bestela, 100 euroko isuna ezarri ahal diete. Koronabirusaren berragertze masiboek eraman dute Generalitatea neurri hau hartzera. Larrienak, Segriakoak (Lleida), kontrolik gabe jarraitzen du, eta gaur 00:00etatik aurrera, konfinamendua gogortuko dute eta debekatu izango da Lleida hiriburuan, Alcarrasen, Aitonan, Serosen, Sosesen, La Granja d'Escarpen, Massalcoreigan, Torres de Segren zein Suchsen eta Raimaten sartzea edota horietatik ateratzea.
Larunbateko 00:00etan sartu zen neurria indarrean Extremaduran ere, eta astelehenetik aurrera maskarrak derrigorrezkoak izango dira Balear Uharteetan.
Gainera, Aragoiko Gobernuak ere maskara beti jantzi beharra dagoela onartuko du astelehen honetan, eta gauza bera egingo dute astelehen eta astearte bitartean Errioxan eta Andaluzian ere.
Asturias, Kantabria eta Murtzia ere neurri hori indarrean sartzea pentsatzen ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.