Ermuan "neurri murriztaileak" hartu beharko direla uste du alkateak
Azken orduetan 197 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), gehienak Gipuzkoan eta Bizkaian. Egun batetik bestera, gaixoen kopurua bikoiztu egin da, neurri handi batean Ermuan zenbatutako positiboen ondorioz.
Hain zuzen ere, Bizkaian kutsatutako 92 pertsonetatik 48 udalerri horretan bizi dira. Kasu horietako askok lotura dute gaur egun Gipuzkoan dauden fokuekin; zehazki, Zarauzko eta Eibarko agerraldiekin.
Testuinguru horretan, COVID-19ak gazteekin ere zerikusia baduela ohartarazi du Ermuko Udalak, eta "arduraz jokatzeko" eskatu die, "kutsatutakoen % 80k baino gehiagok 16 eta 22 urte bitartean baitituzte".
Ildo horretatik, herriko establezimenduetan edukiera mugatzeko "ziurrenik neurri murriztaileak" hartu beharko direla adierazi du Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak.
"Jaiak bertan behera utzi ditugu, eta ez da txupinazorik egongo, ezta jarduerarik ere. Jai alternatiboen zurrumurruak entzun ditugu, baina delitua dela ohartarazi nahi diegu ekintza horien antolatzaileei. Ezin gara txantxetan ibili pertsonen bizitzak jokoan dauden kontuekin", azpimarratu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, positibo eman duten herritarren senideei eta kontaktu zuzenei Eibarko Ospitalean PCR probak egiten ari zaizkiela esan du alkateak, eta nabarmendu du garrantzitsua dela kutsatutakoek isolamendua gauzatzea eta haiekin kontaktuak izan dituztenek probak egitea.
"Osasun Sailetik jakinarazi digute positiboak oso lotuta daudela selektibitatearen osteko ospakizunekin eta gazteen lokaletan eta etxeetan izan dituzten kontaktuekin. Printzipioz, ez daude herriko inongo tabernari lotuta", adierazi du.
Gipuzkoan, bost taberna itxi dituzte Ordizian, Tolosan, Zumaian eta Soraluzen. Kopuru horiek apirileko datuak gogorarazten dituzte, nahiz eta alarma-egoera indarrean zegoenean positiboek ez zuten loturarik haien artean. Orain, proba gehiago egiten dizkiete herritarrei, eta kutsatutako pertsonen kontaktu estuei jarraituz azaleratzen dituzte kasu berri gehienak.
Adin tarteari dagokionez, kasu berrien ia erdiak gazteen artean eman direla jakinarazi du Osasun Sailak. Hain zuzen ere, positibo berrien % 43 10 eta 19 urte bitarteko gazteak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.