Murga: "ZIUn dauden pertsonen % 50ek uste zuten arriskutik kanpo zeudela"
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi duenez, COVID-19agatik EAEn ospitaleratuta dauden gaixoen % 50ek 40 eta 60 urte artean dituzte eta “zaurgarriak ez direla pentsatzen duten pertsonak” dira.
Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean, Osasun sailburuak jakitera eman du azken 24 orduetan 700 kasu positibo berri atzeman direla Euskal Autonomia Erkidegoan.
Murgak aitortu duenez, kasu positiboen kopuruak “altua izaten jarraitzen du”, eta, zentzu horretan, Donostian, 91 positibo gehiagorekin, “kasuen gorakada baieztatuta geratzen da”; Gasteizen (82 gehiago) eta Bilbon (112 gehiago), berriz, “egoera egonkortuta” dago.
Gainera, ohartarazi duenez, 40 eta 60 urte arteko pertsona batzuek “uste dute beraiek ez direla kalteberak”, baina, une honetan, “ZIUn oso larri dauden pertsona asko adin-talde horretakoak dira”.
Osasun sailburuak azaldu duenez, gaur egun Zaintza Intentsiboko Unitatean dauden pertsonen % 50ak 60 urte baino gutxiago badituzte ere, “arnas gutxiegitasun larria dute, pneumonia bilaterala dute eta hiltzeko edo ondorio oso larriak izateko arrisku handia dute”.
Ikasgeletara buelta
Eusko Jaurlaritza lanean ari da ikasturtea ahalik eta presentzialena izan dadin, “sozializazioa, kontaktua eta ikaskuntza presentziala oinarrizkoa direlako gure gazteentzat”. Aurrez aurreko eskolez gain, “hurrengo helburua segurtasuna bermatzea da; beraz, ahalik eta segurtasun handiena emango duten protokoloak ahalik eta gehien landu behar dira”.
Aurrez aurreko hezkuntza eta haurrek talde handiekin kontakturik ez izatea nola uztartuko diren galdetzean, sailburuak “asmoa ikasgeletan parkean baino modu ordenatuagoan egotea” dela adierazi du. Hori guztia “sarrera mailakatuekin, ikasle bakoitzarentzat leku finkoekin, bizikidetza-talde batzuekin, segurtasun distantzia mantenduz, eskuen garbitasunarekin eta gelak ahalik eta gehien aireztatzearekin” lortzea espero dutela argitu du.
Irakasleentzako PCRak direla eta, Murgak argitu du Osakidetza aztertzen ari dela “onura gehien nork jaso dezakeen”. Hala, beste kolektibo batzuetan egin den bezala, “kontaktu handiagoa eta kutsatzeko arriskua” baloratuko dira.
Txinoen eta errusiarren txertoen “fidagarritasunari” buruz galdetzean, “oraindik oso goiz” dela iritzi dio, eta oso zaila dela biztanleria orokorrean behar adina froga egin aurretik eraginkortasunari buruz hitz egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
"Lan emankorra" egin ahal izan dute gauean Rigloseko sutean, Huescan, euriari esker
Ahalegin gehienak Jacatik gertu dagoen Oroel mendian zentratuko dira berriro ere ondorengo orduetan. Tenperaturak igo egingo dira eta haizeak egoera zaildu dezakeela uste da.
Irrikitaldia kalejira antzeztuak amaiera bikaina eman dio Donostiako Aste Nagusiari
Donostiako alkate aldaketa edo La Oreja de Van Goghen itzulera. Horiexek, besteak beste, Irrikitaldiak utzi dizkigun irudiak. Parodiaz jositako desfilearekin amaiera eman diete Piratek Aste Nagusiari. Urtean zehar hirian gertatu diren kontuak antzezten dituzte kritikaz eta umorez.
Renfek autobus bidez eskainiko du Beasain eta Tolosa arteko zerbitzua gaurtik aurrera, lanak direla eta
Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua sei egunez etengo dute, abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra.
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.