KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

409 positibo atzeman dituzte azken orduetan Euskadin

Halere, aipatzekoa da atzo larunbatean baino 1.333 PCR gutxiago egin zirela. Araban 41 kasu izan dira, Bizkaian 225, Gipuzkoan 132 eta Nafarroan 127.
18:00 - 20:00
Positiboen zifra baxuagoa izan arren, Murgak ez du joera aldaketarik ikusten

409 lagunek positibo eman dute azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, 264 gutxiago, eta 1.333 PCR gutxiago egin dizkiete herritarrei, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Igande honetan, 5.928 PCR proba egin dira.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 41 erregistratu dira Araban, 225 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 11 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta, gaur egun, 35 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan. Halaber, gaur egun 260 lagun daude ospitaleratuta.

Gasteizko ertzain-etxeko profesionalei egiten ari zaien baheketari dagokionez, atzo 157 PCR proba egin ziren. Orain arte 38 probaren emaitzak ezagutu dira, eta guztiek eman dute negatibo.

Oinarrizko birsorkuntza tasa EAEn 1,08 da (atzo 1,13 zen).

Araban, kutsatu gehienak Gasteizen atzeman dituzte (35). Bizkaian, berriz, askoz zabalduago dago gaitza udalerrien artean; Bilbon, adibidez, 67 kasu baieztatu dituzte, Barakaldon 18, Getxon 32 eta Gernika-Lumon 7. Gipuzkoako egoerari dagokionez, Donostian 50 kutsatu zenbatu dituzte, Irunen 16 eta Errenterian 6.

Koronabirusak Euskadin eragindako egoera epidemiologikoari buruzko bilakaera esteka honetan dago eskuragarri. Azken orduetan herriz herri atzemandako positibo berriak ageri dira bertan, pandemia hasi zenetik zenbatutako kasu guztiak eta kasuak adin-taldeen arabera sailkatuta.

127 positibo Nafarroan

Nafarroari dagokionez, beste 127 positibo antzeman zituzten atzo, 1.399 PCR proba egin ostean, Osasun Publikoaren Institutuak jakinarazi duenez.  

Ez da heriotzarik izan, baina zortzi lagun ospitalera eraman zituzten, horietako bat zainketa berezirako unitatera. Pandemia hasi zenetik 534 pertsona hil dira koronabirusarekin. Horrez gain, bost pertsonak senda-agiria jaso zuten.

Agerraldi larrienak Iruñean eta inguruko herritan (% 43), Tuteran (% 29) eta Lizarran (% 7) detektatuak dira.

Kutsatutakoen batez besteko adina 42 urtekoa da. Halaber, gaixotutakoen % 61 gizonezkoak dira eta % 39 emakumezkoak.  

Guztira, 83 pertsona daude ospitalean, horietako 8 zainketa berezirako unitateetan eta 64 gelatan. Gainera, 11 lagun etxean daude ospitaleratuta.

Koronabirusaren pandemia hasi zenetik, 10.008 pertsona kutsatu dira Nafarroan.

Hiru positibo Arabako eta Gipuzkoako zahar-etxeetan

Arabako erresidentzietan beste bi kasu positibo antzeman dituzte asteburuan, Txagorritxuko eta Etxebideko zentroetan, hain zuzen ere.

Edonola ere, agerraldirik larriena Zuiako zahar-etxekoak izaten jarraitzen du. 28 pertsona daude kutsatuta, 25 egoiliar eta hiru langile. Joan den astean adineko bat hil zen koronabirusarekin.

Horrez gain, Gasteizko Tagore egoitza pribatuan hiru positibo detektatu zituen ostiralean.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du adineko batek positibo eman duela azken orduetan Hernaniko Santa Maria Magdalena erresidentzian, eta Eibarko ospitalera eraman dutela erantsi du.

Egoitza horretako adineko guztiei eta kutsatutako egoiliarrarekin harremana izan duten langileei PCR probak egingo dizkiete datozen orduetan.

Halaber,aldi baterako bertan behera utzi dituzte bisitak eta irteerak.

Guztira, zazpi pertsona daude kutsatuta: sei Donostiako Garate San Inazio Anaia erresidentzian eta  beste bat Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzan.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu erasoa egiteagatik, Arabako Aldundiaren tutoretzapekoa bera

Biktimak orain atxilotuta dagoen mutilarekin sexu-harremanak izateari uko egin zionean gertatu zen sexu-erasoa. Joan den igandean, apirilaren 5ean, lagun batekin aisialdiko denboran zegoela ezagutu zuen mutil hori. Hezitzaileetako bati gertatutakoa kontatu ondoren, neskari osasun-zentro batera laguntzeko protokoloak aktibatu ziren, eta ustezko erasotzailearen aurkako salaketa jarri zen.

(Foto de ARCHIVO)

Fachada del Palacio de Justicia



EDUARDO SANZ - EUROPA PRESS

13/9/2021
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Auzitegiak 180 urteko zigorra ezarri dio Zizurko BHIko irakasle bati, 42 emakume grabatzeagatik, gehienak adingabeak

Auzipetuak 15 urte beteko ditu gehienez, ezarritako zigorrik handienaren hirukoitza. Akusatua irakasle izateaz baliatu zen, eta, bere ikasle adingabeen datu pertsonalak erabiliz, Instagram edo Snapchat bezalako posta eta sare sozialetako sarbide-gakoak bereganatu zituen, baita ikasleen artxibo eta argazki pribatuak ere. Delitu guztiak onartu ditu. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X