Koronabirusaren uda Euskadin: beroa eta bereziki lehorra
2020ko uda pandemiarena izango da zalantzarik gabe. Meteorologikoki, beroa eta bereziki lehorra (batez ere uztaila, euritsuagoa izan ohi da eta) izan dela esan genezake.
Hain justu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bildutako datuen arabera, uztailean hilabete horretan ohikoa denaren erdia egin zuen euria, portzentaje hori are txikiagoa izan zen Goierrin (Gipuzkoa) eta Araban. Arabako Lautadan, esaterako, egun bakar batean egin zuen euria; kostaldean, berriz, zazpi. Abuztuak ez zuen joera hori hautsi (uztaila baino lehorragoa izan ohi da) eta apenas prezipitatu zuen, udako ekaitza bakanen bat salbu. Hala, toki gehienetan 10 egunetik behera egin zuen euria. Irailean ere ur eskasia izan da lege, azken egun hauetan zaparradak lagun izan baditugu ere.
Lehortearekin batera, bero egin du, sargori zenbaitetan. Uztailean ondu ziren marka guztiak: hilaren 30ean 41,8 ºC zenbatu zituzten Galdakaon (Bizkaia) eta 40,8 ºC Oiartzunen (Gipuzkoa). Hori horrela, muturreko tenperaturengatik alerta laranja ezarri behar izan zuten. Sodupeko (Bizkaia) estazioak urteko marka erdietsi zuen egun hartan: 41,7 ºC. Gauez ere apenas freskatu zuen uztaileko azken egun horietan, eta minimoak epelak izan ziren: leku gehienetan ez ziren 20 ºC-tik behera jaitsi.
Abuztuan eta irailean bero zapa nagusi izan den hainbat egun izan dira. Abuztuaren 6an, adibidez, hileko baliorik altuenak harrapatu ziren eta leku askotan 40 ºC-tik gora izan ziren termometroak. Besteak beste, Arangurenen (41,1 ºC) eta Sodupen (40,3 ºC). Irailean bero itogarria izan da zenbait egunetan, batez ere hilaren 13an eta 14an. Azken egun horretan (igandea) jende oldea bertaratu zen hondartzetara, eta dozena erdi zarratu behar izan zituzten, gehiegizko edukiera gaindituta.
Oso bestelakoa izan zen uztaila hasieran Araban erregistratutako balioak. Iturrietako mendietan izozte puntutik hurbil ibili ziren hilaren 4an: termometroak 0,8 ºC-ra jaitsi ziren. Abuztu amaieran ere (hilaren 31n) tankerako tenperatura minimo horiek izan ziren toki berean, zertxobait gorago egon baziren ere (1,6 ºC). Euskalmeten arabera, Arabako eta Bizkaiko mendietan baina baita Bizkaiko kostaldean ere, azken mendean erregistratutako abuztuko tenperatura baxuenak neurtu ziren.
Uda asteartean, hilaren 22an, bukatuko da, eta orduantxe (15:31n) abiatuko da udazkena.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.