Abisu horia EAEn eta Nafarroan, gaur eta bihar, tenperatura altuengatik
Termometroak nabarmen igoko dira gaur, osteguna, eta bihar, ostirala; bai Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bai Nafarroan ere. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute Hego Euskal Herrian bi egunetarako, egun beroak izango baitira.
Ildo horretatik, beroa izango da gaurko protagonista nagusia. Goizean eta arratsaldearen hasieran hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, 35-36 ºC ingurura. Hegoaldeko haizea zakartu egingo da eta arratsaldean ez da brisarik egongo, kostaldean izan ezik. Hori dela eta, maximoak berriro igoko dira, eta oso altuak izango dira leku guztietan.
Abisu horia 12:00etatik 19:00etara egongo da indarrean. Horrez gain, 18:00etatik 24:00etara beste abisu horia egongo da indarrean, kasu honetan baso-suteen arriskuagatik. Izan ere, suteak izateko arrisku handia egongo da, bereziki barnealdean, tenperatura altuen, haizearen eta hezetasun erlatibo baxuaren ondorioz.
Arratsaldearen hasieran kostaldean brisa ibiliko da, gero kantauri isurialdeko barnealdean ere nabarituko da; era horretan, kostaldean tenperatura ez da hainbeste igoko. Hegoaldean, aldiz, ipar-haize hori ia ez da nabarituko. Eguzkitsu egongo da; arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira hegoaldean baina ez da trumoi-ekaitzik espero. Gauean bero egiten jarraituko du eta leku gehienetan tenperatura ez da 20 ºC-tik jaitsiko.
Tenperatura 30 ºC-tik gora igoko da Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, eta 36-37 ºC-ra iritsiko da barnealdean. Kostaldean tenperaturak 31 ºC ingurukoak izango dira.
Ostirala aurreko egunaren antzera hasiko da. Goizaldea tropikala izango da leku askotan, termometroa 20 ºC-tik gora egongo da eta haizeak hegoaldetik joko du. Egunean zehar, tenperatura maximoak 36 ºC ingurukoak izan daitezke barnealdeko Kantauri isurialdean, trantsizio eremuan eta Ebroko ardatzean. Kostaldean, berriz, tenperatura maximoak 30 ºC ingurukoak izan litezke.
Tenperaturak azkar igoko dira, eta zenbait puntutan aurreko egunean bezain bero izatera iritsiko dira. Kostaldean, batez ere Bizkaian, ipar-mendebaldeko haizea sar liteke goizean eta maximoak apur bat jaitsiko lirateke. Haizea zakartuz joango da orduak igaro ahala, arratsalde-gau partean bolada gogorrekin. Ipar-mendebaldeko haizea mendebaldetik sartzearen ondorioz, Bizkaiko barnealdeko maximoak Gipuzkoakoak baino 3-4 ºC baxuagoak izan daitezke.
Barnealdean ere haizea iparraldera aldatuko da eta hodeiak ugaritu egingo dira arratsaldeko lehen orduetan. Egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake.
Kasu honetan, abisu horia 12:00etatik 18:00etara egongo da indarrean. Horrez gain, 00:00etatik 21:00etara beste abisu horia egongo da indarrean, kasu honetan baso-suteen arriskuagatik. Izan ere, suteak izateko arrisku handia egongo da, bereziki barnealdean, tenperatura altuen, haizearen eta hezetasun erlatibo baxuaren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.