KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20.797 isun jarri dituzte ekainaren 15etik EAEn osasun arauak urratzeagatik

Ordutegietan eta lurraldean ezarritako murrizketak ez betetzeagatik, maskara ez janzteagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik edo kalean alkohola kontsumitzeagatik jarri dituzte isun gehienak.
Ertzaintzaren auto bat EAEko kaleetan
Ertzaintzaren auto bat EAEko kaleetan. Argazkia: Segurtasun Saila.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak 20.797 isun jarri dituzte koronabirusaren pandemiaren aurka borroka egiteko ezarritako osasun arauak urratzeagatik, Osasun Sailaren lehen agindua ekainaren 15ean argitaratu zenetik atzo arte (azaroak 5, osteguna).

Ezarritako isun guztietatik, 626, lehendakariaren dekretuan ordutegietan eta lurraldean ezarritako murrizketak ez betetzeagatik jarri dituzte.

Maskara ez janzteagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik, berriz, guztira 14.207 isun jarri dituzte. Horiei gehitu behar zaizkie garraio publikoan edo pribatuan maskara ez janzteagatik jarri dituzten beste 669 isun. 

Isunen atalean adierazgarria da kalean alkohola kontsumitzeagatik jarri dituzten isunen kopurua ere, guztira 2.752 jarri baitituzte. Gainerako isunen kontzeptuak kalean bi metroko tartea utzi gabe erretzea eta beste batzuk dira.

Lurraldez lurralde, honela banatzen da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarduera bateratua: 3.535 isun Araban, 11.742 Bizkaian eta 5.520 Gipuzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X