Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
PCR proba egiteko deia egin diete Villabonako eta Zizurkilgo 13-40 urteko herritarrei
Probak ostiralean eta larunbatean egingo dituzte, Villabonako frontoian. Baheketan parte hartzeko ezinbestekoa da Villabonako osasun etxean hitzordua eskatzea.
Ordizian baheketa masiboa egin zuteneko irudia. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzak PCR probak egingo ditu Villabonan eta Zizurkilen, pandemiaren hedapena kontrolatzen saiatzeko. Horretarako, dei egin diete bi udalerri horietako 13 eta 40 urte bitarteko bizilagunei PCR probak egitera joateko.
Baheketan parte hartzeko ezinbestekoa da gaurtik aurrera Villabonako osasun etxean hitzordua hartzea.
Probak Villabonako frontoian egingo dira ostiralean (15:30-20:00) eta larunbatean (09:00-14:00).
Osakidetzak atzo zabaldutako datuen arabera, Villabonak 1.540,81eko intzidentzia metatua du 100.000 biztanleko azken 14 egunetan, eta Zizurkilek, ostera, 1.254,54koa.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
AVEk 160 eta 200 km/h arteko abiaduran jo zuen Iryo trena, lehen txosten ofizialaren arabera
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Urdako tren istripuan desagertutakoen senideek ziurgabetasun handiko uneak bizi dituzte
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Romo Futbol Clubeko entrenatzaileetako bat atxilotu dute adingabeen sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Honelakoa da Bilboko TAO zerbitzu berria: aparkatzeko ordenantza berriaren gakoak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
15 tona kokaina noraezean Bizkaiko golkoan: Polizia Landetako hondartzetara noiz iritsiko zain dago
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Arrigorriagako Udalak ziurtatu du etxegabetu nahi duten familia ez dela "babesik gabe" geratuko
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bilboko Udaltzaingoak ohartarazi du "erne eta Ertzaintzarekin elkarlanean" dabilela Blocusen deialdiei erantzuteko
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Makinisten sindikatuak: "Segurtasun-sistema batek huts egin zuen, eta berriro ere egoera degradatu batean lan egitera behartu zituzten langileak"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bilbo eta Leioa lotuko dituen Itsasadarraren Bulebarra azaroan irekiko da
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Fatima Bañez espainiar ministro ohia Toledoko istripuan hildako biktimetako bat da
Gehiago ikusi