Heriotza kopurua % 19,5 hazi da bigarren hiruhilekoan, COVID-19aren ondorioz
Aurreko urteko datuekin alderatuta, heriotzen kopuruak % 19,5 egin du gora 2020ko bigarren hiruhilekoan EAEn, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) argitaratutako datuen arabera. Igoera hori COVID-19ak eragindako heriotzen ondorioz gertatu da, heriotza guztien % 20 izan baitira.
Apirila eta ekaina bitartean, aurreko urtean baino 987 pertsona gehiago hil dira, eta azken 10 urteetako batez bestekoa baino 1.178 gehiago; beraz, azken hamarkadan % 24,4 hazi da.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian egin du gehien gora heriotza kopuruak (% 20,9), baina Araban (% 19,1) eta Gipuzkoan (% 16,9) ere nabarmen egin du gora.
Heriotza kausa nagusiak tumoreak (1.457) eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak (1.284) izan dira, heriotza guztien % 45,3 horiek eragin baitituzte. Koronabirusa heriotza gehien eragin dituzten faktoreen zerrendan hirugarren postuan jarri da, heriotza guztien % 20,1 (1.218) eragin baititu.
COVID-19aren 1.218 kasuen artean, 1.034 koronabirusa baieztatuta zuten heriotzak izan ziren eta 184 balizkoak. Gainera, beste 160 heriotzatan gaixotasuna egiaztatutako heriotza-kausen artean egon zen, baina ez zen funtsezkoa izan.
COVID-19ak eragindako heriotzak
Lurraldeka bereizita, Bizkaiak izan du kopururik altuena (741), eta Gipuzkoa (263) eta Araba (214) daude ondoren.
Emakumeen heriotzen kopurua (662) gizonena (556) baino handiagoa izan da. Adinaren arabera, hildakoen artean lautik hiruk 80 urtetik gora zituzten, eta % 22,3k, 60 eta 80 urte bitartean.
Heriotzak EAEko ospitaleetan (% 55,1), egoitzetan (% 38,9), etxeetan (% 4,2) eta beste leku batzuetan (% 1,8) gertatu dira.
Datu horien arabera, 2020ko lehen seihilekoan 1.720 heriotza erregistratu dira COVID-19aren ondorioz. Gaitza beste 206 heriotzatan ere egon da presente, baina ez da kausa nagusia izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.