Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoerak hobera egin du Abadiñon, Elorrion, Hondarribian eta Zumaian

Eremu gorritik atera dira azken orduetan Abadiño, Hondarribia eta Zumaia. Gainera, Elorriok maila laranjatik horira doan langa gainditzea lortu du.
Gráfico: EITB Media.
Argazkia: eitb.eus

Asteazken honetan 59 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Abadiño, Hondarribia eta Zumaia eremu gorritik atera dira azken orduetan. Gainera, Elorriok maila laranjatik horira doan langa gainditzea lortu du.

Gipuzkoan dago egoera larrien, 32 udaleri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumarraga.

Halere, egoerak hobera egin du lurralde horretan azken orduetan, eta Hondarribiak eta Zumaiak eremu gorritik laranjara salto egitea lortu dute.

Bizkaian, 26 herri daude eremu gorrian, atzo baino bat gutxiago: Abanto, Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Balmaseda, Barakaldo, Berango, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Trapaga, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza.

Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Abadiño, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Gernika eta Ondarroa.

Eremu horian ere bada udalerri bat: Elorrio.

Arabari dagokionez, aldaketarik ez azken orduetan: Agurainek eta Laudiok kolore laranjari eutsi diote, baina Gasteizek, aldiz, oraindik ez du lortu eremu gorritik irtetea. Amurriok hori jarraitzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albiste gehiago gizartea

Mural en el barrio de Lutxana de Barakaldo del que han borrado a Nico Williams.



EUROPA PRESS

22/6/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nico Williamsen irudia ezabatu dute ezezagunek, Barakaldon margotu zieten muraletik

Pintaketa bat agertu da Athleticeko jokalaria agertzen zen espazioaren gainean: "Joan edo geratu, errespetua galdu duzu". Bartzelona Futbol Klubaren balizko fitxaketarekin lotuta egon daiteke erasoa. Muralaren egilea oso haserre agertu da eta Athleticetik adierazi dute  "Carlos Lopezen muraletik Nico Williamsen irudia ezabatu dutenek" ez dutela "Athletic ordezkatzen".

elkartasun zapia  palestina
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Elkartasun zapia”, Gazako herriari elkartasuna adierazteko kanpaina

Gernika-Palestina herri ekimenak “Elkartasun zapia” udako kanpaina aurkeztu du gaur Gasteizen. Zapia jaietan erabiltzeko proposatu dute, Gazako herriari elkartasuna adierazteko. Hiri eta herrietako jai eragile askorekin elkarlanean, Gernika-Palestinak gazatarren aldeko aldarrikapena jai guztietan presente egotea nahi du.

incendio vitoria-gasteiz lea dron drone
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko LEA enpresaren lantegiko sutearen aireko irudiak

Gaur arratsaldean izandako sute handia kontrolatutzat jotzen da, ez baita zabaltzerik espero, baina erabat itzaltzeko "denbora" beharko da. Suteak ez du zauriturik utzi, baina bi auzo konfinatu behar izan dituzte bi orduz, ke handia dela eta. Sutea 13:45 inguruan hasi da, eta litekeena da enpresara produktu kimikoak eramaten ari zen zisterna-kamioi batek eragitea ezbeharra.

Gehiago kargatu