KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

URAk ur zikinak aztertuko ditu berriro koronabirusaren arrastoen bila

EAEko hiri eta herrietako ur zikinetan SARS-CoV-2 material genetikoaren arrastoak aurkitzeko egiaztatutako eta homologatutako bitartekoak izatea da helburua, birusaren zirkulazioa garaiz atzemateko.
Bilboko Ur Partzuergoko langilea.
Bilboko Ur Partzuergoko langilea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Beste behin, Uraren Euskal Agentziak (URA) koronabirusa aztertzeko zerbitzuak eskaini ditu eta EAEko hiri eta herrietako ur zikinak ikertuko ditu, alerta-sistema goiztiarra eskaintze aldera.

Zehazki, hiri eta herrietako ur grisetan SARS-CoV-2 material genetikoaren arrastoak topatu ahal izateko egiaztatutako eta homologatutako bitartekoak izatea da helburua, birusak herritarrengan duen zirkulazioa garaiz atzemateko.

URAk gogorarazi duenez, metodo horrek sentsibilitatea erakutsi zuen aurretik egindako azterketetan, baita COVID-19aren kutsakortasun maila baxua zenean ere.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak eskatuta egin da azken urte honetan ur zikinen jarraipena, ur girsetan eta bainua hartzeko aukera dagoen uretan zaintza mikrobiologikoa egiteko. URAk, gainera, Espainiako Gobernuaren proiektuaren baitan sartzen ez ziren eremuen zaintza egin zuen.

Orain egingo dituzten lanetan 123 lagin hartuko dira Donostiako, Hondarribiko eta Bilboko araztegietan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X