Euskal Hezkuntza lege berri bat onartzeko garrantzia azpimarratu dute alderdiek
Legebiltzarkideek Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan eztabaidatu dute Diputatuen Kongresuan onartutako Espainiako Hezkuntza Lege berriaz (LOMLOE), Celaa Legea izenaz ere ezagutua.
Leixuri Arrizabalaga EAJko legebiltzarkidearentzat LOMLOE ez da jeltzaleen legea, alde bozkatu duten arren, eta "Eusko Legebiltzarrean egingo den euskal hezkuntzaren lege" baten alde egin du.
"Euskal hezkuntzaren gaineko akordio zabal bat beharko da, orain dela 40 urte gertatu zen bezala, erronka berriak daudelako eta erreminta berri bat behar dugulako. Horregatik, beste alderdi politikoei, hezkuntza komunitateari eta eragile guztiei parte hartzeko eta akordio bat lortzeko eskatzen diet, hezkuntza herrialde erronka bat delako".
Bestetik, uste du LOMLOE aurreko legearen (LOMCE) "harresiak botatzen dituela", "iragana baita", eta araudi berriarekin nazioaniztasuna eta hizkuntza ofizialak onartzea espero du, beste gaien artean. "Oinarri hauekin Hezkuntza lege berri batera aurrera egin genezakeela ulertzen genuen", esan du.
Azkenik, nabarmendu du euskal Hezkuntza sistema beste erkidegoetakoak baino "egoera hobean" dagoela, eta uste du LOMLOEren "oinarrian gurasoen hautatzeko askatasuna" aintzat hartzen dela; Eusko Jaurlaritzak "bermatzen jarraituko du".
EH Bilduko Iker Casanovak esan duenez, euskal eredua LOMCEren barruan "sartu" beharko da, eta azpimarratu du bere abstentzioa gertatuko zena "oso kontuan izanda" erabaki dutela.
"LOMCE indargabetzeko konpromisoa hartu genuen, eta lege berri honek hori suposatzen zuenez, ez dugu blokeatu nahi izan, baina kontra egoteko elementuak bagenituen", esan du. EH Bilduren proposamenak onartu ez izana deitoratu du.
Zentzu horretan, Casanovak esan du lege berriak curriculum akademikoaren % 50 Estatuarentzat gordetzen duela eta "zentralizazio gradu handia onartzera" behartzen duela.
"XXI. mendera baino gehiago XX.era begiratzen duen lege bat da. Ez dio Finlandiari begiratzen, baizik eta 2005eko lege bati, erlijioa bezalako gaietan. Ez zaigu nahikoa iruditzen", esan du. Hezkuntza laikoa izan behar dela uste du.
PSE-EEko legebiltzarkide eta Gipuzkoako sozialisten presidente Eneko Anduezarentzat, Hezkuntza lege baten inguruan adostasun zabala lortzea "mirakulu bat" litzateke.
"Alderdi bakoitzak bere iritzia dauka, autonomia erkidego bakoitzak bezala. Adostasun zabala ezinezkoa da, baina ahalik eta handiena lortzen saiatu da. Gogor egin da lan, eta gai nabarmen batzuk daude, esaterako finantzazioaren hobekuntza, teknologia berriak hezkuntza erremintatzat hartzea, digitalizazioa eta heziketa pertsonalizatua", esan du.
Hizkuntza ofizialen defentsa ere azpimarratu du, eta esan du ez dela lurzorua emango "eskola pribatuek euren zentroak eraikitzeko". "Jauzi kualitatiboa ematen duen lege bat da", esan du.
Bestalde, legebiltzarkide sozialistak espero du hurrengo euskal legeak ere "ahalik eta adostasun zabalena" lortzea.
Elkarrekin Podemos-IU taldeko Isabel Gonzalezentzat lege berria "aurrerapena da, eta Euskadi arazo handirik gabe euskal lege batera heltzea ahalbidetzen du". "Sistemaren oinarriak berriz aztertzeko eta hezkuntza publikoaren, inklusiboaren eta kalitatezkoaren aldeko apustu argia egiteko ordua da".
Gainera, gogorarazi du EAEn "ikasleen % 51 eskola publikora doa eta besteak itunpekora, eta hori fenomeno deigarria da". "Azkenean, itunpeko hezkuntza finantzaketa publikoa duten eskola pribatuak dira, eta lege honek indartzen du baliabideak publikora joatea", bukatu du.
PP+Cs taldeko Laura Garridok esan duenez, LOMLOE "atzerapauso argia" da aurreko Wert Legearekin alderatuta, eta ohartarazi du "hezkuntza komunitatearen adostasunik gabe eta Estatu Kontseiluaren txostenik gabe" sortu dela.
"Hezkuntza askatasuna bermatzea bezalako eskubide konstituzionalaren kontra doa. Lege honek gurasoek gaztelania hautatzeko eskubidea ere urratzen du", salatu du.
Bere ustez, ez zaie gizartearen erronkei erantzunik ematen, eta "uniformetasuna ezartzen da eta ikasleak itunpeko hezkuntzara joatea ekiditen saiatzen da".
"Nire buruari galdetzen diot zer egiten ote duen EAJ bezalako alderdi batek gurasoen eskubideak murrizten, euren seme-alaben hezkuntza hautatu ezin dezaten, Euskadin gurasoen % 50etik gora ikastolak ere barnean dauden itunpeko hezkuntza aukeratzen dutenean", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
GIB diagnostiko berantiarren kopurua % 60ra igo da Euskadin
Osasun Sailak uste du HIESaren eta STIen inguruko estigmak diagnostikoa atzeratzen duela eta kutsatzeko arriskua handitzen duela. Osakidetzarekin batera, "Parktikatu sex-carea" kanpaina abiarazi du.
1.778 ikaslek eskatu dute USaPeko euskara azterketa berrikustea
Behin betiko emaitzak datorren astelehenean argitaratuko dira. EHUko errektoreak zehaztu duenez, "ez dute baloraziorik egingo probaren emaitzari buruz"; izan ere, kalifikazioak, une honetan, "behin-behinekoak dira eta berrikuspen prozesuan daude".
Noiz jakingo ditugu USaPeko notak?
Datorren astelehenean, ekainaren 22an, unibertsitatera sartzeko probetako behin betiko notak argitaratuko dira, baina ikasleek azken aukera bat izango dute: azterketak ikustea.
500 babesgune klimatiko daude Euskadin, beroaldiei aurre egiteko
Ihobe sozietate publikoak bultzatutako ekimenari esker, 11 udalerritako eremu publikoak egokitzen dira —hala nola liburutegiak eta parkeak— itzalguneak eta gune freskoak eskaintzeko. Milioi bat pertsonari baino gehiagori egiten die mesede, eta asmoa pertsona zaurgarrienak babestea da.
San Mamesen eta garraio publikoan aldaketak egiteko eskatu zion FIFAk Bilbori
Udalak berretsi egin du 2030ean jokatzekoa den Munduko Txapelketako egoitza izan nahi duela, baina "ez edozein preziotan".
Txirrindulari bat hil da Forondan, auto batekin istripua izanda
Ezbeharra 08:50ak jo barik zeudela gertatu da, A-4306 errepideko biribilgune batetik gertu.
Osakidetzak 17 pertsona txertatuko ditu berriro Bilbon eta Lasarten, hotz-katearen akats baten ondorioz
Osasun Sailak onartu egin du EH Bilduk salatutako hotz-katearen akatsa, eta berriro txertatuko ditu kaltetuak: bost Lasarten eta hamabi Arangoitin. Rebeka Uberak gertatutakoa "ulergaitza" dela esan du, eta gogora ekarri du orain gutxi iraungitako txertoekin Osakidetzan izandako polemika.
Eibarko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du arratsaldean sokamuturren etorkizunaz eztabaidatzeko
Bilkura 19:00etan egingo da, eta bozketa ez da loteslea izango. Bien bitartean, ordu erdi lehenago, 18:30ean, elkarretaratzeak egingo dituzte Udaletxe kanpoan sokamuturraren aldekoek eta aurkakoek.
Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Estatu Batuen eta Iranen arteko bake akordioa eta "Bizi Natura" saioaren denboraldi amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.