Olentzero eta Errege Magoak Bilbora iritsiko dira, baina antzerki musikalaren bidez
Olentzeroren Kalejira eta Erregeen Kabalgata Bilboko hitzordu jendetsuak dira. Aurten, koronabirus pandemiaren ondorioz, espazio itxietan antolatutako eta edukiera mugatua eta "segurtasun eta osasun neurri handiak" dituzten bi antzerki musikalek ordezkatuko dituzte, Udalaren arabera.
Itziar Urtasun (Jaiak) eta Gonzalo Olabarria (Kultura) zinegotziek aurkeztu dute Bilboko Udalak Gabonetarako prestatu duen egitaraua. Proposatutako ekintzetan, "segurtasuna eta prebentzioa lehenetsiko dira, baina baita ilusioa eta magia ere".
Udaletxeko eraikin nagusiaren ingurua argazki eta postaletarako irudi ezin hobea bihurtu da. Fatxada nagusiak argiztapen berri bat estreinatu du aurten, eta inguruan 14 metroko zuhaitza, Gabonetako bola erraldoia eta baldosa berri bat ikusiko ditugu. Oso gertu, Areatzako baso magikoa piztu dute, ehun urtetik gorako 120 zuhaitzek osatua, eta urre kolorez estalita, girlanda eta gortina itxurazko ehunka led argiren argiztapenari esker.
Halaber, sei metroko altuera, 12 metroko luzera eta hiru metroko zabalera duen urrezko balea handia jarri dute aurten Gabonetako gune berri batean: Areatzako tunelen artean.
BIDEOA: Gabonetako argiak piztu dituzte Bilbon
Kultur eskaintza gehiago
Arriaga Antzokiak Gabonen aldeko apustua egingo du, barrea agertokitik besaulkien patiora eramateko, behar-beharrezkoa da-eta garai hauetan. Abenduaren 26tik 28ra, udal antzokian Moliereren Anfitrión antzezlan klasiko handiaren hiru emanaldi izango dira.
Gainera, 2021ean, Arriaga Antzokian, urtarrilaren 3tik 5era bitartean, ABAO-Txiki programaren proposamen berri bat izango da. Bilbon baita estreinatzekoa El elixir de amor lana, Gaetano Donizettiren musika lan bat taularaturik, zeinak fantasiazko mundu batean kokatzen baitu bere historia. Ikuskizuna familia osoarentzat da, eta 8 urtetik aurrerako umeentzat gomendatzen da.
BilbaoArten, bestalde, hitzaldiak, topaketak, mintegiak eta ikastaroak eskainiko dira, eta, aldi berean, zinemarekiko hitzorduari leial, Art House Zinema zikloa ere eskainiko da. Gainera, abenduaren 14tik 18ra Ate Irekien jardunaldiak ospatuko dira.
BilbaoMusika udal organismoak, bestalde, hainbat musika-hitzordu prestatu ditu Gabonetarako. Alde batetik, Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu berezi bat eskainiko du datorren azaroaren 29an Arriaga Antzokian, Urretxuko Jose Maria Iparragirre koblariaren jaiotzaren berrehungarren urteurrenaren kariaz. Emanaldiaren kariaz, Bilboko Udal Musika Bandak eta Bilboko Koral Elkarteak hainbat lan interpretatuko dituzte, Euskal Herriaren historiaren zati direnak.
Beste alde batetik, Bilboko txistularien udal bandak kontzertu bat eskainiko du abenduaren 18an, Euskal Museoko klaustroan, eta beste bat abenduaren 22an, Bilbao Musikako Ahotsak abesbatzarekin, Gizakunde elizan.
Umeentzako aisialdi eskaintza
Era berean, aurten ere, beste behin, Bilboko Udalak abian jarriko ditu "Gabongune" eta "Gabonkide" aisialdi hezigarriko programak, 3 eta 11 urte bitarteko adingabeentzat, eta txikienek ikasiz batera gozatu egingo dute. Programa horiek laneko eta familiako bizimodua uztartzeko aukera bat dakarkie familiei Gabonetako oporraldian.
“Gabongune” eta “Gabonkide” programak abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra bitartean gauzatuko dira, 09:00etatik 14:00etara, Deustuko, Castañosko, Otxarkoagako, Begoñako, Zazpi Kaleetako, Abandoko, Iralako, Basurtuko eta Zorrotzako udaltegietan. Programatutako jarduerarik gehienak espazio irekietan egingo dira: Europa parkea, Areatza, Casilda Iturrizar parkea eta Olabeagako pasealekua, besteak beste.
Egoera sanitarioak aukera ematen badu, Udalak, Bilbao Kirolak entitatearen bidez, "Gabonetan primeran kirola eginez" programa eskainiko du. Azkenean gauzatzeko aukera izanez gero, abenduaren 21,22, 23, 28, 29 eta 30ean gauzatuko da, eta urtarrilaren 4an eta 5ean, Txurdinagako, Deustuko eta San Inazioko udal kiroldegietan.
Gaztekluba, gazteentzako aisialdia
Bilboko Udalak bigarren aldiz antolatzen du "#GazteKluba GABONAK", 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako aisialdi-eskaintza bat, 2020ko abenduaren 28tik 2021eko urtarrilaren 9ra gauzatuko dena. Gazteei elkartzeko eta jostetarako gune bat eskaintzeko antolatu da, haien artean musika, sormena, kirola edo teknologia sustatzearren, besteak beste.
Programa honetan, gustu guztietarako planak daude. Irteerak izango dira Bilboko aisialdi eta kultur ekipamenduetara, jarduerak egingo dira Bilborocken, kirola ere bai, eta programazioa eskainiko da Gazteguneetan. 415 plaza eskainiko dira, tailer, teknologia, kirol praktikak, dantza, musika eta kultur eta aisialdi irteerak eginez Bilbon.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.