Emakunde: "Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuak icebergaren punta dira"
Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak ohartarazi duenez, emakumearen aurkako indarkeriari buruzko datuak "izozmendiaren punta" dira. Izan ere, indarkeriaren biktima diren emakumeen % 48k ez dute salatu edo ez dute laguntzarik eskatu. Emakumeengako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko 2019ko datuak argitaratu ditu bere webgunean.
Azaroaren 25aren harira zabaldutako ohar batean, Emakundek indarkeria sexistaren ondorioz erailak izan diren emakumeak gogoratu ditu eta bere laguntza eta babesa eskaini die horien senitarteko eta lagunei. Gainera, gaur egun indarkeria egoera desberdinei aurre egiten ari diren emakumeengan jarri du arreta Emakundek, eta gizartearen babesa dutela adierazi die.
Ildo horretan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak "indarkeriaren biktima diren emakumeei adi egoteko, babesa emateko eta laguntzeko" eskatu dio gizarteari, eta gaurko egunez "publikoki erakusteko emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten dutela eta indarkeria pairatzen ari direnei babesa ematen dietela", betiere osasun protokoloak errespetatuz.
Halaber, eskerrak eman dizkie biktimak artatzen lan egiten duten profesional guztiei. Emakundek bereziki gogoan izan ditu bizirik atera diren eta beren testigantza publiko egin duten emakumeak, beste emakume batzuei laguntza handia eskaintzen dietelako. Horregatik, eskerrak eman dizkie bereziki "Entzunez gero, ikusiko duzu" aurtengo Emakunderen kanpainan euren testigantzekin parte hartu duten emakumeei.
2019ko datuak
Emakundek bere webgunean argitaratutako "Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko 2019ko datuak" txosten horren baitan, datuen testuingurua azaldu eta haien interpretazioa egin du. Landaidak azpimarratu duenez, argitara ateratzen diren emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuak arazo larri eta estruktural baten "izozmendiaren punta" dira, eta kasu asko ezkutuan geratzen dira.
Emakundek egindako estimazioen arabera, indarkeria jasaten duten emakumeen % 48 inguruk ez du poliziarengana, epaitegira edo laguntza-zerbitzuren batera jo.
2019an Ertzaintzak emakumeen aurkako 5.518 indarkeria kasu zenbatu zituen EAEn, eta 4.419 emakumeri eragin die. Indarkeria motari dagokionez, emakume horien % 70,11k indarkeria matxista pairatu dute (bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindako indarkeria), % 20,34k familia-eremuko indarkeria (bikotekideak ez diren familiako beste gizon batzuek eragindakoa, gehienak semeak) eta emakume horien % 9,55ek familiatik kanpoko sexu-indarkeria jasan dute.
Horiek dira emakumeen aurkako indarkeriaren hiru modu ohikoenak, baina gehiago daude: ziber-jazarpen sexista, sexu-jazarpena eta jazarpen sexista lan-eremuan edo sexu-esplotaziorako salerosketa.
Adinari dagokionez, salaketa jartzen duten emakumeen % 10,6 dira 18 urtetik beherakoak, % 28,1 dira 18 eta 30 urte bitartekoak, % 47,2 dira 31 eta 50 urte bitartekoak eta % 14,1 dira 50 urtetik gorakoak.
Emakundeko zuzendariaren esanetan, emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren sinbolorik bortitzena da, eta, horregatik, berdintasun politikak aldarrikatu ditu egiturazko arazo honekin amaitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.