KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Covid-19aren kasu berriak 370era igo dira EAEn eta positibo tasa % 7,7ra

Bizkaian 152 positibo berri zenbatu dituzte, Gipuzkoan 138 eta Araban 72. 28 lagun ospitaleratu dituzte, eta 79 pertsona daude gaur egun ZIUn.
Gasteiz
Gasteiz. Irudia: EITB

Covid-19aren pandemiaren positibo tasak goranzko joerari eutsi dio EAEn, % 7,7ra igo baita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan emandako datuen arabera (bezperan % 7,3koa izan zen).

Gainera, atzemandako 370 kasuak bezperakoak baino gehiago izan dira (302), baina proba gehiago ere egin dituzte, guztira 4.836.

Lurraldeka, Bizkaian 152 kasu berri zenbatu dituzte, Gipuzkoan 138 eta Araban 72, eta zortzi positibo EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 28 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta ZIUetan 79 pertsona daude gaur egun covid-19arekin, aurreko egunetan baino bi gehiago.

Lau hildako Gipuzkoako egoitzetan

Azken orduetan lau adineko hil dira Gipuzkoako egoitzetan covid-19aren eraginez, baina ez da positibo berririk izan, Foru Aldundiak jakitera eman duenez.

Hiru hildako Aretxabaletako Debagoiena zentroan bizi ziren, pandemiaren bigarren olatuak gogorren astindutako egoitzan, hain zuzen ere. Laugarren biktima Irungo Inmaculada egoitzan bizi zen.

Bestalde, adineko batek eritasuna gainditu eta sendagiria jaso du. Honenbestez, 95 positibo aktibo daude Gipuzkoako egoitzetan. Horietako 34 covid-19a duten pazienteak artatzeko erreferentziazko zentroetan daude: Eibarko ospitalean eta Ordiziako San Jose zentroan.

Bigarren oldea abuztuaren 11n hasi zenetik 139 pertsona hil dira, eta 540k gaixotasuna gainditu dute.

Kutsatzeen beherakada nabarmena Nafarroan

Bestalde, covid-19az kutsatutako pertsona kopuruak nabarmen egin du behera azken orduetan Foru Erkidegoan. Atzo 66 kasu atzeman zituzten 974 proba egin ostean. Hortaz, positibo tasa % 6,8koa izan da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X