KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak 8.000 txertoetatik 6.000 jarri ditu kanpainaren lehen astean

Bestalde, Nafarroan 1.835 txerto jarri dituzte kanpainaren lehen astean.
18:00 - 20:00
Osakidetzak 8.000 txertoetatik 6.000 jarri ditu kanpainaren lehen astean

Osakidetzak covid-19aren aurkako txertaketa kanpainaren lehen asterako aurreikusitako 8.000 dosietatik 6.000 jarri ditu dagoeneko, Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak egindako bileran jakinarazi duenez.

Osasun Sailak foro horren aurrean azaldu duenez, txertaketa prozesua "normaltasunez" ari da garatzen EAEn, "jaiegunetako zailtasunak" kontuan hartuta.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, kanpainaren lehen hiru asteetan dosien kopuru erdia gordetzen ari dira, Pfizerren txertoak emateko zikloaren amaieran (bi dosi jarri behar dira une desberdinetan) herritar guztiei bigarren txertoa jartzeko kopuru "nahikoa" geratzen dela bermatzeko.

Bi egun falta dira EAEk lehen txertoak jaso zituenetik, eta dagoeneko 6.000 dosi eman dituzte kanpainaren lehen zazpi egunetarako EAEn aurreikusitako 8.000 dosietatik.

Jaurlaritzak azaldu duenez, helburua erreserba "estrategiko" bat mantentzea da, hornidura-arazoak izanez gero, lehen dosia jaso duten pertsonak 21 egunera bigarrena jaso gabe gera ez daitezen, Pfizerren txertoaren zehaztapenek aurreikusten duten bezala.

1.835 txerto jarri dira Nafarroan kanpainaren lehen astean

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 1.835 dosi jarri dizkie egoiliarrei eta zentro soziosanitarioetako langileei txertaketaren lehen astean.

Nafarroako Gobernuak profesionalen eta egoiliarren erantzun ona azpimarratu du ohar batean, % 95etik gorako parte-hartzearekin.

Arlo soziosanitarioko txertaketa planak aurrera jarraitzen du aste honetan, eta urteko lehen hiruhilekoan 36.000 pertsonari txertoa jartzea aurreikusi dute.

Nafarroak, beste autonomia erkidego batzuek bezala, txertoen erreserba estrategiko bat du, sor daitezkeen balizko gorabeherei aurre egin ahal izateko eta, horrela, aurreikusitako bigarren dosiari begira eremu soziosanitarioaren babesa bermatzeko.

Txertoen hornidura sendotzen eta egonkortzen den heinean, erreserba estrategiko hori egokitu egingo da, Nafarroako Gobernuak nabarmendu duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X