Eskola-kirola baimentzea aldarrikatu du Bultza Kirola Euskadi plataformak
Haurrentzat kirola egitea "funtsezkoa" delako, eskola-kirola baimentzea aldarrikatu dute EAEko hiru hiriburuetan, gaur eguerdian, egin diren manifestazioetan.
Bultza Kirola Euskadi plataformak deitu ditu protestak, 500 bat kirol-erakunde biltzen dituen erakundeak. Covid-19a dela-eta Eusko Jaurlaritzak eskola-kirolaren inguruan ezarritako neurri murriztaileak moldatzeko eskatzera atera dira kalera, 12:00etan. Bilboko manifestazioa Moyua plazatik abiatu da; Gasteizkoa, Bilbo plazatik, eta Donostiakoa, Boulevardetik.
Pandemiari aurre egiteko neurrien artean, profesionala edota erdi profesionala ez den kirol-jarduera oro etetea erabaki zuen Jaurlaritzak, baita, eskola-kirola ere.
Bultza Kirola Euskadi plataformaren esanetan, azken hilabeteotan "argi ikusi da" kirol-jardueretan kutsatzeko "arriskurik ia ez" dagoela, babes-neurriak ondo hartuz gero. Are,
"kirola osasuna" dela eta "pandemiaren aurkako jarduera eraginkorra" dela erakusten dute hainbat ikerketek, manifestazioen deitzaileen arabera.
Halaber, hezkuntza arautuaren "lehentasunetako bat" kirola modu egokian sustatzea dela nabarmendu dute plataformatik, eta, hori dela eta, haurrek kirola egitea "funtsezko" jardueratzat hartu beharko litzakeela uste dute. "Hezkuntza-zentroetan gune seguruak sor daitezkeela erakutsi da, eta, beraz, kirolean ere posible da", esan dute.
"Onurak arriskuak baino gehiago" direla defendatzen dute bultzatzaileek. Horregatik, "behar diren formulak" aurkitzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, Arrotxapean emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita
Erasoa goizaldean gertatu da, Trinitarios inguruan, Iruñean. Hiru gaztek biktimaren oihuak entzun dituzte, eta horiek geldiarazi dute erasoa. Biktima sexu-erasoetarako protokoloari jarraituz artatu dute, eta atxilotua beharrezko izapideak betetakoan eramango dute epaile aurrera.
132 salaketa jarri dituzte Igorreko errugbi taldeak saldutako Gabonetako loteria txartelen auziagatik
Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak onartu zuen 90.693 zenbakiaren partizipazio gehiegi saldu zituela, behar zuena baino 225 gehiago hain zuzen ere. Kaltetuek, hala ere, diote 286 direla kobratu gabeko txartelak, eta ia 2,8 milioi euroko zuloa dela hori.
Herri Urratsek Senpere bete du Seaskako ikastolen alde
Urtero bezala, milaka euskaltzale bildu dira gaur Senpereko lakuaren bueltan, aurten helburu zehatz bat jomugan: Donapaleun lizeo berria izan dezaten laguntzea. Jai giroa da nagusi goizetik arratsera, baina aldarrikapenak ere presentzia nabarmena du.
Angelun bukatu da gaskoiaren aldeko lasterketa, 2.000 kilometro baino gehiago eginda
Apirilaren 30az geroztik, lekukoak bide luzea egin du eta milaka lagunek hartu dute parte lasterketan.
ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte
Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.
Bi adingabe eta haien aita atxilotu dituzte Gasteizen ikaskide ohi bati estortsioa egiteagatik
Antza denez, dirua eskatu zioten bere argazki batzuk (biluzik ageri zen horietan) ez zabaltzearen truke. Mutilak ordainketa egin zuen, baina handik bi astera berriro jarri ziren berarekin harremanetan, sare sozialen bidez, diru gehiago eskatzeko. Biktimari makila batekin eta labana batekin ere egin zioten eraso.
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, kalean hilda agertu den emakume baten heriotzarekin zerikusia duelakoan
07:30 aldera gertatu da guztia, Carabanchel auzoan. Osasun-zerbitzuek emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin, kolpe larriak baitzituen buruan. Ikerketak aurrera egin ahala, biktima bizi zen etxebizitzatik gertu gizon bat aurkitu dute agenteek, eta atxilotu egin dute, hilketa delitua egotzita. Genero-indarkeria kasu bat izan den ikertzen ari dira.
Honela lehorreratuko dituzte 'MV Hondius' ontziko bidaiariak Kanarietan
Espainiako Osasun ministroak argitu duenez, ekipajearen zati bat eta hildako bidaiariaren gorpua ez dira Kanarietan lehorreratuko, eta tripulazioko kide batzuekin jarraituko dute ontzi barruan.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio bikotekide ohiari Agurainen, urruntzeko agindua urratuta
Gasteizen atxilotu dute 28 urteko gizona, eta epaileak espetxera bidali du. Aurretik heriotza-mehatxuak eginak zizkion, eta ez zen urruntzeko agindua urratzen zuen lehenengo aldia.
Arabako gazteen ikasbidaian gertatutakoa kontatu diote EITBri bi gurasok
Gazteetako batzuk "bizitzako gaurik okerrena" pasa zutela esan zieten gurasoei. Portura iritsi ondoren ontzian gelditu behar izan zuten Guardia Zibilaren aurrean deklaratu ahal izateko.