Jaurlaritza etxeratzeko agindua 18:00 edo 20:00etara aurreratzea aztertzen ari da
Euskadin koronabirusari aurrea hartzeko aplikatu diren neurriak “oso gogorrak” direla ziurtatu du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak, baina erabateko itxialdi batera heldu baino lehen oraindik neurri gehiago hartzea posible dela ohartarazi du. Zentzu horretan, etxeratzeko agindua “20:00etara edo 18:00etara” aurreratzeko aukera mahai gainean dagoela esan du.
Etxeratzeko agindua aldatzea “bi edo hiru aldiz” eskatu dio dagoeneko Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari, Zupiriak Naiz Irratian gogorarazi duenez.
“Frantzian egin bezala, hamarrak beharrean, zortziak edo seiak ezartzea gustatuko litzaioke lehendakariari. Batzuek proposatzen duten erabateko konfinamendura iritsi baino lehen, oraindik beste neurri batzuk har daitezkeela uste du lehendakariak, eta hori bat izan daiteke, etxeratzeko agindua aldatzea eta aurreratzea”, azaldu du.
Alarma Egoera dekretuak ez du etxeratzeko agindua 20:00etara aurreratzeko aukerarik ematen
Hala ere, Alarma Egoera dekretuak ez du etxeratzeko agindua 20:00etara aurreratzeko aukerarik ematen, nahiz eta Gaztela eta Leongo Gobernuak neurria ostiral honetan onartu larunbatean indarrean sartzeko asmoz, Osasun Ministerioko iturriek baieztatu dutenez.
Iturriek azaldu dutenez, urriaren 25ean Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratutako Alarma Egoera arautzen duen dekretuak, 5. artikuluan, pertsonen zirkulazioa askatasuna arautzen du: lurraldeetako agintariek etxeratzeko aginduaren hasiera 22:00 eta 00:00 artean eta amaiera 05:00 eta 07:00 artean ezartzeko aukera izango dute.
Osasun Ministerioak gogorarazi duenez, erkidegoetako arduradunek neurriak aldatzeko, malgutzeko eta bertan behera uzteko eskumena izango dute, adierazle epidemiologiko, sozial eta ekonomikoen arabera, baina Salvador Illak zuzendutako Ministerioari aldez aurretik jakinarazi beharko diote.
Eguberrien ostean kutsatuen kopuruak gora egitea aukera bat zela adierazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak: “gertatu zitekeen gauza bat zen”. Baina “Gabonak iristen zirelako neurriak malgutu zituztenik”, ukatu du.
“Ez da horrela izan. Eguberrietan neurri oso gogorrak izan ditugu indarrean, eta bakoitzaren eskuetan egon da betetzea ala ez. Herritar gehienek bete ditugu, nahiz eta salbuespenak egon, gehiengoak zuzen bete ditu”, azpimarratu du.
Bestalde, txertaketa prozesuan zenbait dosi gordetzea erabaki dute Euskadiko osasun arduradunek, balizko “hornidura arazoei” aurre egiteko, azaldu duenez. Horregatik, “esparru zientifikoan ematen ari den eztabaida bat ez politizatzea”, eskatu du Zupiriak.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak onartu duenez, emandako dosi kopuruari dagokionez, Euskadi azken erkidegoa izango da “igandera arte”, baina “igandetik aurrera, egoera eta sailkapena aldatuko dira”.
“Eztabaida mundu osoan ematen ari da. Herrialde batzuek era batera egitea erabaki dute, eta beste batzuek bestera. Eztabaida zientifiko bat da, ez politikoa, eta arlo zientifikoan ematen ari den eztabaida ez politizatzen ondo egingo genuke”, erantsi duenez.
Talde immunitatea lortzeko “txerto ugari beharko” dituztela adierazi du sailburuak. “Beste konponbiderik ez dago, guztiz beharrezkoa da txertaketa prozesuak bizkortzea”, nabarmendu du. Hala ere, “txerto gehiago jartzea eragozten duen oztopo nagusia merkatuan txerto gehiago ez izatea da”, gogorarazi du.
“Onartu berri dituzte, ekoizpen fasean daude, eta pixkanaka-pixkanaka ekoizten eta heltzen joango dira. Zenbat eta marka gehiago, eta marka bakoitzeko dosi gehiago, izan jende gehiagora heltzea lan errazagoa izango da”, ziurtatu du.
Hala eta guztiz ere, Jaurlaritzako bozeramaileak ohartarazi duenez, txertaketa “prozesu oso luzea izango da, hilabeteak beharko dira”, “mundu guztira” heldu behar direlako. Zupiriaren ahotan, Exekutiboko eta Osakidetzako arduradunek prozesua “modu mailakatuan eta erarik seguruenean” aurrera eramatea erabaki dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.