Hiru hildako gehiago Nafarroan, baina aurreko egunetan baino positibo gutxiago
Hiru pertsona gehiago hil dira covid-19ak jota Nafarroan, eta beste hamar lagun ospitaleratu dituzte (bat bera ere ez ZIUn), Foru Gobernuaren arabera.
Atzo ez zen inor hil, baina aurreko egunetan 80 eta 92 urteko bi emakume eta 83 urteko gizon bat zendu dira. Guztira, beraz, 1.042 heriotza gertatu dira Nafarroan, koronabirusarekin lotuta, pandemia hasi zenetik.
Ospitaleen egoera "egonkorra" da gaur-gaurkoz. 197 paziente daude ospitaleratuta; horietako 32 ZIUn, alegia, atzo baino bi gutxiago.
Sistema publikoan lanean ari diren osasun langileen artean 68 positibo daudela baieztatu du Osasunbidea Osasun Zerbitzuak, eta iragan astean 28 kutsatze berri atzeman zituzten. Orotara, 13.000 langile daude.
Adin-tarteka banatuta, 15 urtez azpikoen artean atzeman dituzte kutsatze gehienak (% 20), eta 15 eta 19 urte eta 45 eta 59 urte bitartekoen artean ere kasu asko izan dira (% 19).
Positibo berrien batezbesteko adina 39,9 urtean dago, eta, generoari dagokionez, kutsatuen % 55 emakumezkoak dira eta % 45 gizonezkoak.
160 positibo berri eta % 4,7ko tasa
Astelehenean izandako gorakadaren ostean, astearte honetan behera egin dute kasuek, 160 zenbatzeraino, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Positiboen tasa ere jaitsi egin da: % 6,2tik % 4,7ra.
PCRak eta antigenoak batuta, guztira, 3.394 proba egin zituzten atzo.
Horrenbestez, bosgarren eguna da jarraian 200 positibo baino gutxiago zenbatzen direna. Duela astebeteko kasuekin alderatuz gero, 19 kutsatze gutxiago atzeman dira, eta duela bi asteko datuekin erkatuta, handiagoa da jaitsiera (40 gutxiago).
Astearte honetan udalerri edo gune bakar batek ere ez du 10 kasuen langa gainditu. Denen buru dago Iruñeko Arrosadia auzoa, zortzi kutsatzerekin. Ondoren datoz Arrotxapea, Iturrama eta I. Zabalgunea-Alde Zaharra, seina kasurekin. Iruñean bakarrik 48 positibo atzeman dituzte. Gainerakoan, bosna kasu zenbatu dituzte Artikan, Castejonen, Sarrigurenen eta Tutera Ekialdean.
Langile soziosanitarioen % 50ek jaso dute bigarren dosia
Sistema publikoa eta pribatua kontuan hartuta, langile sanitarioen % 50,47k jaso dute covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosia. Behargin soziosanitarioen artean, berriz, % 50ek hartu dute bigarren dosia.
Mendekotasun handia duten pertsonen artean % 34ra iritsi da txertaketaren lehen fasea, Nafarroako Gobernuak emandako datuetan oinarrituta. Atzo bertan, 828 pertsonak bigarren dosia jaso zuten, eta dagoeneko 7.204 dira txertaketa prozesua bukatu duten nafarrak.
Gaur arte, 28.796 txerto jarri dituzte (atzo 1.434 dosi). Jasotako dosiak, bestalde, 33.625 dira. Horrek esan nahi du txertoen % 85,7 jarri dituztela jada.
Pandemiak 60.000 heriotza baino gehiago eragin ditu Espainian
Bestalde, Espainiako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, azken orduetan 31.596 positibo gehiago detektatu dituzte eta 565 pertsona hil dira Estatuan. Beraz, pandemia hasi zenetik 60.370 heriotza izan dira guztira.
Horrez gain, ospitaleetako zaintza berezietako unitatean presioak maila berean (oheen %44,4 daude okupatuta) jarraitzen duela eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 815 kasutara jaitsi dela jakinarazi dute.
Denera, 2.883.465 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.