TXERTAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AstraZenecak Bruselarekin duen kontratua bigarren hiruhilekoan "bete nahi" du

Ildo horretan, EBko hornikuntza katearen produktibitatea handitzeko "lanean" ari direla azpimarratu dute, 180 milioi dosi eman ahal izateko.
AstraZenecak Bruselarekin duen kontratua "bete nahi" du bigarren hiruhilekoan
AstraZenecak Bruselarekin duen kontratua "bete nahi" du. Artxiboko irudia: EFE

AstraZeneca farmazia-etxeak ziurtatu duenez, Europako Batzordearekin covid-19aren txertoa urteko bigarren hiruhilekoan emateko sinatutako kontratua "bete nahi du"; izan ere, asteartean konpainiak Bruselari epe horretan agindutako dosi kopurua erdira murriztea aurreikusi zuela argitaratu zen.

"AstraZenecatik baieztatzen dugu bigarren hiruhilekorako gure aurreikuspenik berrienen arabera, Europako Batzordearekin sinatutako kontratuari eusten diogula", adierazi du konpainiak ohar batean.

Zentzu horretan, "lanean" ari direla azpimarratu dute, "EBko gure hornikuntza-katearen produktibitatea handitzeko eta bigarren hiruhilekoan Europar Batasunari 180 milioi dosi emateko ahalmen globala erabiltzen jarraitzeko".

AstraZenecak gogorarazi du kontratu horren arabera, iritsiko diren doein erdia, gutxi gorabehera, EBko hornidura-katetik etorriko dela, eta gainerakoa nazioarteko hornidura-saretik.

Estatu espainiarrean, "otsaila eta martxoa bitartean aurreikusitako 4,2 milioi dosi baino gehiago emateko konpromisoa betetzeko osasun agintariekin lankidetza estuan" jarraituko duela defendatu du konpainiak. "Lan nekaezina egiten ari gara egungo erronkak gainditzeko eta gure zientzia, berrikuntza eta indarra gizartearen esku jartzeko pandemia honiekin amaitzeko", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X