Gripearen txertoa eta covid-19a: Martinez Albarracinen bideoaren gezurrak
Covid-19aren gaineko gezurrak, eta, azkenaldian, txertoei buruzkoak, bolo-bolo dabiltza sare sozialetan. Oraingoan, Mª Jose Martinez Albarracin medikuaren bideo bat biral bihurtu da. Albarracin Egiaren aldeko Medikuak taldeko kide da, eta txertoen ustezko ondorioei buruzko hainbat baieztapen faltsu egin ditu bideoan, zientifikoki frogatu gabe daudenak.
Beste behin, covid-19ari buruzko gezurrei aurre egiteko lanean, EITB Mediak, besteak beste, maldita.es webgunearen laguntzarekin (Maldito Bulo atalaren bidez), medikuaren bideo horretan kontatu diren faltsukeriak gezurtatu ditu, banan-banan.
Besteak beste, Martinez Albarracinen esanetan, "herrialde batean gripearen aurkako txertoa herritarren % 50ek jarriz gero, covid-19 kasuek nabarmen egiten dute gora", eta "kutsatzeen kopurua areagotu egiten da, baita gaixo larrien kopurua ere". Hala ere, ez dago gripearen aurkako txertoa pronostiko okerragoarekin edo SARS-CoV-2 koronabirusaren kutsatzeen kopuru handiagoarekin lotzen duen inongo ebidentziarik.
Bideoan, gainera, Albarracinek dio aurtengo kanpainan gripearen aurkako txertoetako bat, Chiromas, 65 urtetik gorakoentzat eta gripearen ondorioz konplikazioak izateko arrisku handia dutenentzat dela, eta 80 polisorbatoa daramala. Baina Maldita Cienciak behin baino gehiagotan azaldu du ez dagoela ebidentziarik esateko 80 polisorbatoak gaixo horien pronostikoa okertzen duenik.
Arcadio Garcia de Castro Mikrobiologian doktoreak maldita.es-i azaldu dionez, osagai hori osagarri gisa eransten zaie txerto batzuri, ahalik eta baldintza onenetan mantentze aldera.
Fluzone txertoak ez du "ondorio larririk eta heriotzarik" eragiten
Horrez gain, Albarracinek intentsitate handiko Fluzone (Fluzone High) txertoa kritikatu du, 70 urtetik gorako pertsonei ematen zaiena. "Fitxa teknikoan bertan dio astebete eta sei hilabete bitartean ondorio kaltegarri edo heriotza eragin ditzakeela", esaten du bideoan Egiaren aldeko Medikuak taldeko kideak. Baina gezurra da, fitxa teknikoak ez baitu horrelakorik esaten.
CDCen arabera, txertoa jasotzen duten pertsona gehienek "erreakzio oso txikiak edo apenas izaten dute erreakziorik, eta izaten direnak ohikoak izaten dira: txertoa jarri den tokian mina, mialgia edo muskuluetako mina eta ondoeza", azaldu du adituak, eta txerto eman eta hiru eguneko epean konpontzen direla.
Egia al da alergia duten pertsonek ezin dutela txertoa jarri?
Medikuak gripearen aurkako Flucelvax anafilacia edo alergia izan duten gaixoei gomendatzea eta ematea ere kritikatu du, gaixo horiei "ezin baitzaie txerto hori jarri", horren aburuz.
Egia da gripearen aurkako txerto asko enbrioidun arrautzetan gripearen birusa inokulatuta ekoizten direla. Hala ere, Flucelvax txertoaren kasuan, ikerketa biomedikoetan erabilitako MDCK ugaztunen zelula lerroak ekoizten dira, in vitro hazitakoak, eta, ondorioz, ez dute arrautza proteinaren trazarik. Hemen ikus daiteke erabilera-orria.
DNA txertoetan eta minbizia
Beste baieztapen bat ere egiten du Albarracinek, alegia, txerto horiek guztiak zelula lerroetan hazten direla, eta CDCk eta AEBko Elikagai eta Sendagaien Administrazioak onartu egiten dutela horiek dituzten DNA hondarrek minbizia eragin dezaketela. Egia da DNA hondarrak egon daitezkeela, baina txertoetan onartzen diren gehienezko mugak kontuan hartuta, Maldita.es-ek azaldutakoaren arabera, horiek minbizia izateko arrisku oso txikia dute.
Txertoak eta merkaturatzeko prozesuak
Txertoen saiakuntzak ere zalantzan jartzen ditu; izan ere, horren arabera, saio laburrak dira, laburregiak, hiru aste baino gutxiagokoak, eta, beraz, ezin da jakin txertoen ahalmen onkogenikoa eta immunitate-sistemaren berraktibitatea. Maldita.es-en adituak argitu duenez, txerto guztiek garapen preklinikoko prozesu zorrotzak jarraitzen dituzte animalia eta klinika-ereduetan.
Beste txerto batzuk ere arriskutsuak izan daitezkeela esan du, Antonietta Gattik eta Stephano Montanarik British Medical Journal aldizkarian egindako argitalpen bati erreferentzia eginez. Baieztapen horiek, ordea, ez dute inolako funtsik, Sendagaien Europako Agentziako kide batek artikulu honetan azaltzen duen bezala. Frantziako Sendagaien Agentziak ere analisi bat argitaratu zuen, eta bertan argi uzten dute kopuruak oso baxuak direla, inguruko edozein tokitan onargarriak eta ohikoak diren mailen barruan.
Txertoen osagaiei dagokienez, Albarracinek aipatzen duen bezala, egia da txerto batzuek aluminio gatz kantitate txikiak dituztela, baina horiek (% 1 baino gutxiago) jaten ditugun elikagaiek berez dituztenak baino askoz gutxiago dira, horren arabera. Maldita.es-ek behin baino gehiagotan azaldu du txertoen osagaiak seguruak direla, agintari osagarriek onartzen dituztela eta funtzio espezifikoa dutela sendagaiaren nahasketan.
Euskal Irati Telebista VOST Euskadirekin ere ari da elkarlanean, koronabirusaren inguruan azaltzen diren albiste faltsu eta zurrumurruei aurre egiteko asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.