Erkidegoak itxita egongo dira Aste Santuan
Aste Santuan Espainiako erkidego autonomoak itxita egongo dira eta pertsonen zirkulazioa galarazita egongo da 22:00etatik 06:00etara bitartean. Hala erabaki dute gaur Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako agintariek Osasun Publikoaren Batzordean.
Gaurko bileran adostutako neurriak datorren asteko Lurraldeen arteko Osasun Batzordean berretsiko dituzte.
Unibertsitate-ikasketak beste erkidego batean edo atzerrian egiten ari diren ikasleei beren ohiko bizilekura ez bueltatzeko gomendioa luzatu behar zieten, baina azkenean aholku hori ez dute Aste Santurako planean sartu, puntu horretan adostasunik lortu ez dutelako.
Ezinbestekoak ez diren bidaiak saihesteko, datozen asteetan alerta-maila ez jaisteko eta orain arte hartutako neurriei eusteko deia jaso dute dokumentuan, azken egunetan intzidentzia-tasa metatuak hobera egin badu ere.
Gauzak horrela, autonomia erkidegoak perimetralki itxita egongo dira, eta norberaren ohiko bizitokira bueltatzeko edo funtsezko arrazoiengatik soilik sartu edo irten ahal izango da erkidegoetatik. Salbuespen kasu horietan bidaiatuko duten pertsonei PCR probak edo antigeno testak egitea gomendatzen zaie.
Ekitaldiak eta ospakizunak
Bestalde, debekatuta egongo da jendetza bildu daitekeen ekitaldi handiak antolatzea, eta espazio itxietan antolatutako ekimenetan erkidego bakoitzak ezarritako segurtasun-neurriak bete beharko dira.
Horrez gain, gehienez lau pertsona elkartu ahalko dira eremu publikoan nahiz pribatuan. Ildo berean, bizikideak ez diren lagunekin etxeetan edo bestelako toki itxietan topaketarik ez egiteko aholkatzen du Osasun Publikoaren Batzordeak.
Amaitzeko, 'ez ditzagun asteak salbatu, bizitzak salbatu ditzagun' lelopean, erakunde-kanpaina bat egitea beharrezkotzat jo du.
Zure interesekoa izan daiteke
Azken erosketak Gabonak baino lehen: saltzaileen eguna
Gaur Gabon gaua da, eta dendek unerik frenetikoena bizi dute. Presak, urduritasunak eta azken orduko eskaerek markatzen dute jardunaldia, saltzaileek bezero guztiei arreta emateko malabareak egiten dituzten bitartean. Gabonetako kanpainako egunik gogorrenean, mostradoreen beste aldera begiratu bat eman diogu.
Euskal Herriko hiri eta herrietan ibili dira Olentzero eta Mari Domingi, Eguberria iragarriz
Urteko gaurik magikoenetako bat da Gabon Gaua, neguko solstizioa eta argi berria ospatzeko unea. Eta Olentzero eta Mari Domingi gure herri eta hirietara jaisten dira une hauek guztiokin igarotzeko. Gauean opariak banatu aurretik herri eta hirietako kaleetan ikusi ahal izan ditugu.
Monte Perdidon izandako elur-jausiak agerian utzi du Pirinioetan elur-jausiak gertatzeko arriskua handia dela
Azken egunetako elurte gogorrek metro erdiraino utzi dute elurra Aragoiko Pirinioetan, elur-jausien arriskua areagotuz. Astelehenean mendizale batek Monte Perdidon grabatu zuen elur-jausi berri bat, eta Aragoiko Gobernuak arreta handia eskatu die mendialdeetako bizilagun eta bisitariei.
Behin behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldon emakume bat hiltzeagatik atxilotutako gizonari
Homizidioa eta eraso sexuala delituak leporatu dizkio epaileak biktimaren lankidea zen 27 urteko gazteari.
Iñigo Urrutia: "Azkenaldian badirudi Konstituzioak muga erantsiak ezartzen ari dizkiola euskararen normalizazioari"
Administrazioaren eta udalen hizkuntza-politikarako eskumena jarri du zalantzan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bere azken ebazpenetan. Iñigo Urrutiak, jurista eta Administrazio Zuzenbideko irakasleak, dio ezengonkortasun politikoa areagotu daitekeela azken erabaki horiekin.
Olentzero eta Mari Domingi Euskadiko hiribuetako umeekin izan dira
Olentzerok eta Mari Domingik azken bisita egin diete Euskadiko haurrei, Gabon gaueko opariak banatu aurretik. Hain zuzen, Bilboko Arriaga Antzokian, Basurtuko Ospitalean, Gasteizko Udalean eta Donostiako Unibertsitate Ospitalean izan da bikotea.
Garraio publikoak ordutegi bereziak izango ditu Gabon gauean Hego Euskal Herrian
Zerbitzu batzuek arratsalde-gau honetan aurreratuko dituzte azken bidaiak, eta kasu batzuetan gaueko zerbitzua indartuko da.
Nahi gabeko bakardadearen aurkako besarkadak
Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Besarkaden jokoa' ekimen solidarioa jarri du martxan, opari-kutxa bat, "presak alde batera uzteko, pertsonak sentitzeko eta gogoratzeko" gonbidapenarekin. Dagoeneko salgai dago saltoki batzuetan, eta bildutako dirua Itxaropenaren Telefonoaren bi proiektutara bideratuko da.
12 urteko kartzela-zigorra eskatu dute bi gazterentzat, Donostian adingabe bat hiltzen saiatzeagatik
Eskolakide bat hiltzen saiatzea egotzi die gazteei Fiskaltzak. Dirudienez, erasotzailea "jeloskor" zegoen erasotutako adingabe bere bikotekidearekin "maite-jolasetan" ibiltzeagatik.
Artxandako parkeko horman izandako luizi baten ondorioz, ingurua itxi behar izan dute
Eremua hesitu dute eta obrak "proiektua amaitu bezain laster" egingo dituzte.