Txertaketa kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko eta Gasteizko udalek zenbait espazio eskaini dituzte txertaketa masiboetarako

Dena dela, Osakidetzak ez du oraindik eskaerarik egin espazio handi gehiago erabiltzeko.
Bilbao Arena pabiloia. Argazkia: Joseba Fernandez
Bilbao Arena pabiloia. Argazkia: Joseba Fernandez

Illunbeko Donostia Arena da oraindik ere Osakidetzak txertaketa masiboak egiteko abian jarri duen espazio handi bakarra, baina Bilboko eta Gasteizko udalek zenbait leku proposatu dizkiote Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, horietan ere behar adina txerto jartzeko helburuz.

Bilboko Udalak balizko espazioen zerrenda igorri dio jada Osakidetzari, eta, besteak beste, Bilbao Arena pabiloia, Casilla kiroldegia eta zezen plaza eskaini dizkio, Radio Euskadik jakin duenez.

Gasteizen, Udalak eutsi egin dio hasierako eskaintzari: Iradier Arena.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, txertaketa espazioak jarri beharreko dosi kopuruaren eta txertatu beharreko kolektiboen arabera hautatuko dituzte.

Hori dela eta, Bilbo eta Gasteiz Osakidetzak espazio horiek erabiltzea noiz eskatuko zain daude une honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X