Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteazkenean ekingo diote berriro AstraZenecarekin txertatzeari Hego Euskal Herrian

Azkenaldian zenbait herrialdetan agertu diren tronbosi kasuak txertaketarekin lotuta ez daudela egiaztatu du Sendagaien Europako Agentziak, txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsita.
AstraZenecaren txertoa jartzeko gunea Illunben.
AstraZenecaren txertoa jartzeko gunea Illunben. Artxiboko argazkia: EFE

Datorren asteazkenetik aurrera berriro hasiko dira AstraZenecaren txertoa jartzen Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Ipar Euskal Herrian, berriz, ostiral honetan bertan ekingo diote.

Sendagaien Europako Agentziak egiaztatu du azkenaldian zenbait herrialdeetan agertu diren tronbosi kasuak ez daudela txertaketarekin lotuta, eta berretsi egin du txertoa segurua eta eraginkorra dela.  

Lurraldeen arteko osasun batzordeak ezohiko bilera egin du arratsalde honetan Europako Agentziaren ebazpena aztertzeko eta aho batez erabaki dute AstraZenecarekin txertaketa berrabiaraztea.

Txertaketa joan den astelehenean eten zuten behin-behinean eta Europako Agentziak bere ikerketa amaitu bitartean, komunitate zientifikoak hasieratik defendatu duen arren txertoa segurua dela.

Bestalde, Espainiako Gobernuari eta Osasun Publikoko Batzordeari aholkatzeko adituen taldeak Europako Agentziak egindako ikerketaren txostena aztertuko du asteburuan, kolektibo jakin bati txertoa ez ematea komenigarria izan daitekeen ala ez erabakitzeko.   

Astelehenean beste ezohiko bilera bat egingo dute Osasun Ministerioak eta erkidegoetako ordezkariek, aditu-talde horrek hartuko duen erabakiari oniritzia emateko.  Halaber, zientzialariei eta profesionalei galdetuko zaie txertaketa zein kolektiborekin berrabiarazi beharko litzatekeen erabakitzeko.

Carolina Darias Osasun ministroak azaldu duenez, lurraldeen arteko osasun batzordearen batzarra astelehenean denez, erkidegoetako gobernuek dena prestatzeko denbora izan dezaten erabaki dute txertaketa asteazkenean berrabiaraztea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X